Urumea plana DESAKTIBATUA

Urumea ur maila normaletan aurkitzen da. Jarraipen mahaiak aktibaturik jarraitzen du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Urumeako maila ikusteko


Ostirala, hilak 31:



 11:50: Urumea plana DESAKTIBATUA Urumea ur maila normaletan aurkitzen da. Jarraipen mahaiak aktibaturik jarraitzen du

1:45: Urumeako ur maila egonkor dago, Autobusak garberatik irtengo dira 9:00etatik 12:ak arte


Ostirala, hilak 30:

   
 
22:18  Urumea Alarma mailan. Garberako aparkalekua ibilgailuentzat prest dago. Lehen autobusa 22:30-etan irtengo da, eta ordu erdiro ibiliko da.
  • Alerta Laranja itsasaldeko arriskua/olatuen altueragatik 00etatik 24etara ordu lokala. Olatuaren altuera adierazgarria 7 m inguruan kokatu liteke. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 6 m inguruko olatuak altxatuko ditu. Olatuen periodoa 12-14 s. Itsasgora: 01:10 (ordu lokala) 3,57 m eta 13:48 (ordu lokala) 3,58 m  






Larunbata, hilak 31:

     
  •  Alerta Laranja elurragatik 15etatik 24etara ordu lokala. Elur-kota 600 m-ra egon daiteke, jaisten joango da eta egunaren azken orduetan 400-300 m inguruan geratu daiteke eta ekaitz eremuetan baliteke noizbehinka 200 m-ra jaistea. Prezipitazio txiki-ertaina eta iraunkorra egingo du, ugariagoa kantauri isurialdean. Trumoi-ekaitzak jo eta txingorra botako du. Gauean baliteke barnealdeko zenbait lekutan izotz txikia egitea. Aurreikusitako lodierak: 5-20 cm 1000 m-ra; 5-20 cm 600 m-ra; 0 cm200 m-ra.    
  • Alerta Laranja prezipitazio iraunkorragatik Bizkaian eta Gipuzkoan 00etatik 12etara ordu lokala. Ostirala, hilak 30, 00etatik (ordu lokala),larunbata, hilak 31, 12ak arte (ordu lokala) baliteke 24 ordutan 80 l/m2 baino gehiago pilatzea kantauri isurialdeko zenbait tokitan. Prezipitazio txiki-ertaina eta iraunkorra egingo du, ugariagoa kantauri isurialdean. Trumoiekaitzak jo eta txingorra botako du.




igandea, hilak 1::

 
  • Alerta Laranja elurragatik barnealdean 00etatik 24etara ordu lokala. Elur-kota 300-400 m inguruan kokatuko da eta baliteke ekaitz-eremuetan gehiago jaistea, bereziki egunaren lehenengo partean eta ekialdean. Arratsaldean igotzen joango da eta 400 m-ra egongo da, noizbehinka 300 m-ra ekaitz eremuetan. Gauean 500-600 m-ra egongo da. Prezipitazio txiki-ertaina eta iraunkorra egingo du, ugariagoa kantauri isurialdean eta egunaren lehenengo partean eta arratsaldean. Trumoi-ekaitzak jo eta txingorra botako du, bereziki egunaren lehenengo partean. Barnealdeko zenbait puntutan izotz txikia egingo du, bereziki mendi inguruetan. Aurreikusitako lodierak: 10-40 cm 1000 m-ra; 5-25 cm 600 m-ra; 0-5 cm 200 m-ra.

2015/01/29-an argitaratua