Atzerriko korrespontsalak Donostian izan dira, Berrikuntzaren Hirian

Talent House zuzenean ezagutu dute, talentua hartzeko zerbitzu integrala

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
The Times, Le Monde edo Xinhua Berrien Agentzia (Txina) bezalako atzerriko komunikabideetako korrespontsalak Donostia bisitatu dira atzo, Berrikuntzaren Hiria bezala ezagutzeko asmoarekin. San Sebastian Connecting Talent-Bizitzeko eta lan egiteko hiria estrategia ezagutu nahi izan dute, Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak talentua eskuratzeko, erakartzeko eta garatzeko jorratzen duena.

Halaber, Donostiako Sustapenaren bitartez, Talent House zuzenean ezagutu dute, talentua hartzeko zerbitzu integrala; era berean, haien nazionalitate bereko ikerlariekin, gure hirian bizi direnekin, egoteko aukera izan dute, Alde Zaharreko SmartKalean ibili dira, eta ikerketako puntako enpresak bisitatu dituzte.

Donostiak aldaketa handia bizi izan du, eta, egun, berrikuntzarekin eta talentuarekin loturiko ekosistema du, garapen profesionalerako aproposa; era horretan, Europan erreferentzia-hiria izatera iritsi da I+G arloan. Aktiboen artean, bizi-kalitate ukaezina izateaz gain, ikerketako puntako zentroak ditu, Europar Batasunarentzat estrategikoak diren eremuetan; hala nola, grafenoa eta garunaren azterketa, edota, duela sei urtetik hona, Talent House harrera-plana, prestakuntza handiko ikerlari eta profesionalei hirira etortzea eta bertan kokatzea errazten dien proiektua.

Elementu horiek guztiek atzerriko komunikabideetako korrespontsalei atentzioa eman die, eta Donostiara etorri dira, turismoa eta gastronomia alde batera utzi gabe, berrikuntzaren eta talentuaren erakarpenaren arloan erreferentzia bilakatu den hiria in situ ezagutzeko. Hirira korrespontsalak bidali dituzten komunikabideak honako hauek izan dira:
  • Le Monde egunkaria (Frantzia).
  • La Croix egunkaria (Frantzia).
  • Xinhua Berrien Agentzia (Txina).
  • Renmin Ribao egunkaria (Txina)
  • Notimex Berrien Agentzia (Mexiko)
  • The Daily Telegraph / The Times (Erresuma Batua)
  • Germany Trade and Invest Agentzia (Alemania)

Lehenik, Talent House bisitatzen izan dira, talentua erakartzeko eta talentuari eusteko estrategia orokorraren barruko apartamentu-eraikina. Horrela, haien nazionalitate bereko ikerlariekin egon ahal izan dute, eta Donostia karrera profesionala burutzeko hautatu izanak ekarri dizkieten abantailen berri eman diete; besteak beste, Ikerketa Zentroen sare garrantzitsua eta puntako enpresa berritzaileak izatea; harrera-programa osoa eskuratzeko aukera, Talent Housen ostatua emateaz gain, hirian kokatzeko garaian kudeaketak errazten dituena; eta, azkenik, Donostiak bizitzeko dituen ezaugarriak.

2017/03/23-an argitaratua