Donostiako Udaleko udal-talde guztiek Londres-eko atentatua gaitzetsi dute

bat egin dute EUDEL-ek egindako gaitzespen komunikatuarekin Londres-eko atentatua dela-eta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
EUDELEN GAITZESPEN IRMOA LONDRESKO ERASOAREN AURREAN

EUDELek gaitzespen irmoa adierazi nahi du, atzo Londres hirigunean izan den atentatuaren aurrean, eta erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria. Era berean, Euskadiko Udalen Elkarteak dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Euskadiko Udalerrietatik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Londresko hiriari eta Britaniar herritarrei, une latz hauetan.

2017/03/23-an argitaratua