Zubietako kolektorearen inaugurazioa

Obra horien baitan hondakin-uren ponpatze estazio berri bat eraiki da Oria ibaiaren ezker aldean,

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Oria Beheko saneamenduko interzptorea 2016ko apirilean martxan jarri ondoren -Añarberen Saneamenduko Eskema Orokorra amaitzea ahalbidetu duen 29 milioi euroko azken inbertsioa-, Zubietako saneamendua aipaturiko interzeptorearekin lotu behar izan da, puntu horretan Oria ibaira egiten diren isuriak ezabatuz.

Bi saneamendu-sare horiek lotzeko obrak amaitu ondoren, Zubietako hondakin-urak jada Donostiako Loiola auzoko araztegira garraiatzen dira; bertan, urak arazten dira eta gero itsasora isurtzen, Monpaseko urpeko isurbidearen bidez.

Obra horien baitan hondakin-uren ponpatze estazio berri bat eraiki da (Aizpurua HUPE) Oria ibaiaren ezker aldean, Aliri zubiaren inguruan. Honela, bi isurketa-puntuak ezabatu dira (bata, Irigoien eta Urbitarte kaleak gurutzatzen diren puntua, eta bestea, Aliri zubiaren goian).

Zubietako saneamendua eta 2016an inauguratu zen interzeptore nagusiaren konexioari esker, Oria ibairen behe ibilguko isurketa guztiak ezabatu dira. Obren kostua 356.015 €-koa izan da, eta horien artean Aizpurua HUPE (Hondakin-uren ponpatze estazio) berria eraikitzea zegoen

2017/03/31-an argitaratua