"Indarkeria matxista nerabezaroan" jardunaldia antolatu du Donostiako Udalak

Jardunaldia urriaren 25ean izango da San Telmo museoan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udaleko Berdintasuna eta Gazteria sailek jardunaldia antolatu dute urriaren 25ean, hain zuzen ere, nerabezaroan gero eta gehiago arduratzen duen indarkeria matxistari buruzko hausnarketa egiteko jardunaldia. Eta, horretarako, San Telmo Museoan hizlari adituak egongo dira, euren esperientziak azaltzen eta irtenbideak proposatzen, betiere, nerabeek kontziente izateko genero indarkeriak eta tratu txarrek har ditzakeen modu ezberdinez, identifikatzeko gai izan daitezen.

Nerabezaroan indarkeria matxistari buruzko jardunaldiaren helburua honakoa da: errealitatea aztertzea eta aurrera eramaten ari diren esperientzia ezberdinak ezagutzea. Udalean, Gazteria, Hezkuntza, Gizarte Ekintza eta Berdintasun departamentuak elkarlanean ari dira Haurtxoko eta Gaztelekuetan hainbat ikerketa egiten. Eta horiei esker, hainbat diagnostiko egin ahal izan dituzte, hain zuzen ere, lan osatuago bat egiteko oinarri izango diren hainbat diagnostiko. Hori dela-eta, jardunaldi hau ezingo litzateke egin hezitzaile, irakasle, Berritzeguneko langile, aisialdi talde, gazte-elkarte, talde feminista, edota Kultura eta Kirol elkarteetako arduradunak gabe.

Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da. Izan ere, leku mugatua dago, 140 plaza. Gainera, kontuan hartuta jardunaldia gazteekin lan egiten duten eragileei zuzenduta dagoela, euskaraz egingo da.

Izena emateko epea urriaren 16an amaituko da. Eta izena emateko 943 481 909 telefono zenbakira deitu edo gazteria@donostia.eus helbidera idatzi behar da.

EGITARAUA:

9:00 - 9:30Jardunaldiaren irekiera
Duñike Agirrezabalaga - Berdintasuneko zinegotzia
Martin Ibabe - Gazteriako zinegotzia
9:30 - 10:00Marko teorikoa
Berdintasun Legea, Foru Araua eta Berdintasun Planak
Donostiako Udaleko Berdintasun Teknikariak
10:00 - 11:00Hitzaldia
Nerabeak eta harremanak: genero indarkeria nerabezaroan
Eider Goiburu - Psikologian lizentziatua, Pedagogian doktoratua eta Berdintasun Teknikaria
11:00 - 12:00Esperientzia panelak
Zein baliabide eskaintzen dizkiegu horri aurre egiteko gazteei Administrazio publikotik eta beste elkarte edo erakundeetatik?
  • "Gaizki amaitzen den gauza ederra ote da maitasuna?" ikerketaren aurkezpena. Leire Kortajarena Farapi eta Gema Hierro Medicus Mundi Gipuzkoa.
  • Tratu onak oinarri, hezkidetza eskoletan eta komunitatean. Edurne Aranbarri, Azpeitiko Udaleko Berdintasun Teknikaria.
  • Beldur Barik programa. Idoia Legarreta, Beldur Barik.
12:00 - 12:30Etenaldia
12:30 - 14:00Hausnarketa eta eztabaidarako (g)unea
Baliabideen maparen aurkezpena.
Talde dinamikak Kalakaren gidaritzapean:
Jendartean zein baliabide ditugu eta zer beharko genuke eskuhartze hobea egiteko?
14:00 - 14:30Ondorioak eta itxiera

2017/10/06-an argitaratua