Donostia.eus - [Berria] Dbus bidaien hazkundea 2016an

Logo Ayuntamiento

Dbus bidaien hazkundea 2016an

Donostiak lehenengo postuan jarraitzen du autobusaren erabilerari dagokionez


2016. urtean Dbuseko zerbitzuetako autobus bidaiak 28.500.092 izan dira (behin-behineko datua); aurreko urtean 28.243.454 bidaia erregistratu ziren eta, beraz, urtean 256.638 bidaiako hazkundea gertatu da.

Datu horiekin eta beste hiri batzuetako datuekin alderatuta, Donostiak lehenengo postuan jarraitzen du autobusaren erabilerari dagokionez. Kontuan hartuta, gainera, Lurraldebus eta Euskotren sareetan beste 3 milioi hiri bidaia egiten direla, donostiar bakoitzak urtean batez beste 170 bidaia egiten ditu garraio publikoan.

Pilar Arana Mugikortasuneko zinegotziaren iritziz, erabiltzaileen igoerak agerian jarri du Dbus zerbitzuak funtzionatzen duela eta garraio publiko eraginkorra eskaintzeko betebeharra betetzen duela. Gainera, nabarmendu du 2016an zehar aldaketa eta egokitzapen ugari egin behar izan direla hirian antolatu diren ekitaldietarako, eta Dbusek erabiltzaileen beharrei erantzuteko ahalmena erakutsi du”. Horrekin bat, balioetsi egin du Konpainia egiten ari den esfortzua “bere flota modernizatzeko eta autobus garbi eta jasangarriagoak izateko trantsizioa egiteko”, 2016an martxan jarri diren ibilgailu elektriko eta hibrido berriek erakutsi duten bezala.
http://www.dbus.eus/wp-content/uploads/2017/01/grafico_2016_EUS.jpg
  • 2016an linearik erabiliena 28-AMARA-OSPITALEAK linea izan da, 4.210.237 bidaiarekin, eta ondoren 13-ALTZA linea 3.644.734 bidaiarekin eta 5-BENTABERRI linea 3.007.457 bidaiarekin.
  • Autobusa gehien erabili den hilabeteak udakoak izan dira: abuztua 2.597.026 bidaiarekin (Dbuseko autobusen hileko erabileraren errekorra 1981ean udalaren esku geratu zenetik), eta ondoren iraila, 2.475.161 bidaiarekin, uztaila 2.447.077 bidaiarekin eta maiatza 2.378.423rekin.
  • Urte osoan, bai neguko hiletan bai udakoetan, autobusa oro har gehiago erabili izan da eta, zalantzarik gabe, eman den zerbitzu onak eragin du horretan, nagusiki puntualtasunaren aldetik izandako indize altuengatik eta zerbitzuan lortutako abiadura komertzial handiarengatik; izan ere, horregatik da garraio publikoa hirian mugitzeko modurik eraginkorrena donostiarrentzat.
  • Dbuseko 256.638 bidaiaren igoera hori are nabarmenagoa da kontuan hartuta 2016ko irailaren 12an Altzan Euskotrenen geltoki berria inauguratu zela, eta 2016ko otsailaren 6an autobus geltokia Pio XII.etik gaur egungo kokapenera aldatu zela, Norteko Geltokiaren ondoan (RENFE), izan ere, horren ondorioz, geltokia erdialdeago dagoenez, bidaietan murrizketa nabarmena gertatu da.
  • Autobusa gehien erabili den urteko egunak hauek izan dira: abenduaren 21a (Santo Tomas) 118.823 bidaiarekin, urtarrilaren 19a (San Sebastian bezpera) 113.737 bidaiarekin, abuztuaren 16a 101.874 bidaiarekin, abenduaren 20a 100.334 bidaiarekin, eta abuztuaren 13a 100.061 bidaiarekin.
  • Halaber, beste alderdi positibo bat da Gautxori zerbitzuek erabilera handitu dutela, 6 urtez beheranzko bilakaera izan ondoren. 2016an 186.030 bidaia erregistratu dira, 2015ean baino 3.505 bidaia gehiago.
  • Autobusaren batez besteko erabilera nabarmen hazi da lanegunetan eta larunbatetan (lanegunetan eguneko 89.858 bidaia, pasa den urtean eguneko 89.328 bidaia izan zirelarik, eta larunbatetan eguneko 67.447 bidaia, pasa den urtean eguneko 65.179 bidaia izan zirelarik). Igandeetan, berriz, erabilerari eutsi zaio, eguneko 41.500 bidaiarekin.

Dbusen, 2017an, donostiarren konfiantza hobetzeko lanean jarraituko dugu. Donostiar herritarrek garraio publikoaren alde egindako apustuari eta Dbus osatzen duten pertsonek egunetik egunera zerbitzua hobetzeko egindako lanari esker erreferentzia bihurtu gara sektorean.

2017/01/04-an argitaratua