35.000 lagunek baino gehiagok parte hartu dute 2017ko Olatu Talkan

Jaialdian 200 ekimen inguru izan dira, eta hauen bidez herritarrei mota guztietako aukerak eskaini zaizkie

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Maiatzaren 19, 20 eta 21ean Olatu Talka jaialdiak hiria hartu du, hiria egiteko, eta esan beharra dago parte-hartzea oso handia izan dela, bai herritarren aldetik bai eragile aktiboen aldetik. Jaialdian 200 ekimen inguru izan dira, eta hauen bidez herritarrei mota guztietako aukerak eskaini zaizkie (tailerrak, musika, dantza, antzerkia eta abar), gustu guztietarako modukoak. Olatu Talka jaialdiko hiru egunetan ia 2.000 lagun aritu ziren eragile aktibo gisa Olatu Talka aurrera eramaten eta 35.000 herritarrek parte-hartu zuten era batera edo bestera jaialdian.

Olatu Talkak jasotako datuen arabera, jaialdiko lehen egunean, maitzaren 19an, ostirala 5.500 bat ikus-entzule izan ziren inaugurazioan, Kontxa Gaumarketen, Urbanzientzian eta hainbat gunetan antolatutako kontzertuetan. Larunbata izan zen ekitaldi gehieneko eguna, eta 20.000 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten Olatu Talkaren jardueraren batean edo bestean. Igandean, ekitaldi gehienak Kaian izan ziren eta egun osoan zehar jende asko ibili zen bertako jardueretan eta baita food-trucketan.

Igandean azpimarratzekoak izan ziren itsas bidaia didaktikoak, Argazki estudio kalean ekimena, Izarrak Plazara lehiaketa eta Orixeko guraso eta haurren esku-hartze artistikoa aipatu behar. Guztira, 10.000 lagunetik gora izan dira Kaian. Beraz, guztira 35.000 lagunetik gora egon ziren Olatu Talkan.

Aurtengo datuak eta jaialdiko egunak nola joan ziren ikusita, Olatu Talkak oso harrera ona izan duela esan dezakegu. Parte-hartze aldetik aurreko urtean baino 10.000 lagun gehiago hurbildu dira Olatu Talkara eta ekimen konkretu batzuek izugarrizko arrakasta izan dute. Sareetan ere aurreko urteetan baino oihartzun handiagoa lortu du Olatu Talkak.

2017/05/25-an argitaratua