Donostia.eus - [Berria] Flim laburra "Embarkaren mundua"

Logo Ayuntamiento

Flim laburra "Embarkaren mundua"

Embarka Ali Abdalahi neska sahararra da. Bere jaiotzetik bizi da saharar kanpamentuetan, baina azken udak Donostian igaro ditu Oporrak Bakean programari esker

“Embarkaren mundua” film laburra lehiaketatik kanpo proiektatzeko aukeratu izan da Donostiako Giza Eskubideen 15. Edizioan. Pelikula inaugurazio saioan ikusgai egongo da, martxoaren 31an, ostirala, arratsaldeko 19:30etan Victoria Eugenia Antzokian.

Embarka Ali Abdalahi neska sahararra da. Bere jaiotzetik bizi da saharar kanpamentuetan, baina azken udak Donostian igaro ditu Oporrak Bakean programari esker. Oporraldia bukatzean, berriro ere kanpamenduetara bueltatu beharko du. Noiz arte?

Pelikula hau Aila30 kanpainaren baitan dago, Donostiako Oporrak Bakean programaren 30. urteurrenaren sentsibilizazio eta salaketa kanpaina, non beste haur sahararrek ere beraien istorioak kontatzen dituzten.
Irudi galeria

    2017/03/31-an argitaratua