Izarrak plazara castingeko sailkatuek maiatzaren 21ean izango dute emanaldia

Hautatuek, maiatzean tailerrak izango dituzte euren ikuskizunak aditu taldearen laguntzaz hobetu ahal izateko.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Olatu Talka jaialdian egingo den Izarrak Plazara ekimenean parte hartu ahal izateko casting-a egin zen apirilaren 7an Kontadoresen. Bertan, izen-emandako 12-17 urteko gaztetxoek aditu talde baten aurrean euren ikuskizunak erakusteko aukera izan zuten.

Epaimahaikideak Ainhoa Aierbe aktorea, Twin Melody musika taldeko kideak eta Edu Muruamendiaraz dantzaria izan ziren eta horiek parte hartzaile guztien emanaldiak ikusi ondoren, zazpi talde edo bakarlari hautatu zituzten. Sailkatuak ondorengoak dira: Ane Gomez, Power girls, Ur Tantak, Lohizune Telletxea, Malentxo eta Lore, Maddi eta Malen eta Magaru.

Hautatuek, maiatzean tailerrak izango dituzte euren ikuskizunak aditu taldearen laguntzaz hobetu ahal izateko. Maiatzaren 21ean, Olatu Talka jaialdian izango dute emanaldia.

Informazio gehiago: HEMEN

2017/04/12-an argitaratua