SEADen lagunen elkartearekin hitzarmena

Apirilaren 11n Tokiko Gobernu Batzarrak SEADen lagunen elkarteari 49.500 euroko laguntza ematea onartu du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak, elkartasun eta lankidetzari dagokionez, Senidetzeen bidea aukeratu du lehenetsi beharreko harremanak ezartzerakoan.

Hain zehatz, 1988an, Atlantikoko kostaldeko Bojadoreko Dairarekiko Senidetzea sinatu zen. Elkartasunezko senidetze hau Saharar Herri osoari zabaltzen zaio, Errefuxiatuen Kanpalekuetakoei zein okupatutako lurraldeetakoei.

Senidetze eta lehentasunezko harreman kontuetan, Agente, Organizazio eta Erakundeen ekimenak izaten dira ezaugarri, elkartasunaren jomuga diren aldearekiko elkarkide diren heinean.

2005en Donostiako Udalak hitzarmena sinatzen du SEADen Lagunen Elkartearekin. Elkarteak, bada, bitartekariarena egiten du, aspaldiko urte hauetan, Donostiako Udalaren eta Nazioarteko Lankidetzarako Saharar Ministerioaren artean eta, beraz, honen bidez, herrialde hartako Gobernuaren artean.

Apirilaren 11n Tokiko Gobernu Batzarrak 49.500 euroko laguntza ematea onartu du honako proiektu hauek laguntzeko

Irudi galeria

    2017/04/20-an argitaratua