124.800 euro ikastetxeen eta irakaskuntzarekin lotura duten elkarteen jarduerentzat

Helburua da, hezkuntza eskaintzaren eta zerbitzuen kalitatea sustatzea, trukeak bultzatzea, eta hiritarren parte hartzea eta baliabideen aprobetxamendua indartzea.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu ditu ikastetxeei eta irakaskuntzari lotutako elkarteei diru-laguntzak emateko oinarriak. Guztira 124.800 euroko diru-laguntzak banatuko dira. Diru-laguntza horiek ikastetxe publiko zein itunpekoei eta horien guztien guraso elkarteei zuzentzen zaizkie, eta helburua honakoa da: Hezkuntza- eskaintzaren eta zerbitzuen kalitatea nahiz trukeak sustatzea eta hiritarrek baliabideen aprobetxamendua eta partaidetza bultzatzea

Segidako kontzeptuek diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute:

63.390 euro jarduera Osagarrien eta Eskolaz Kanpoko jardueren programei. Hauetatik %70a eskola publikoko sareko ikastetxeen artean banatzen da eta gainontzeko %30a itunpekoen artean.
  • 14.310,00 euro hezkuntza-kongresu eta jardunaldiei, baita ikastaro eta topaketa pedagogikoen antolaketari ere. Multzo honetan, eragile desberdinen proposamenak jasotzen dira, hain zuzen ere, publikoari interesekoak izango zaizkion proposamenak.
  • 20.000 euro Eskola-liburutegiak hobetzeko programei. Aurreko urteetan lehen hezkuntzako eskola publikoetan sortu izan diren mediatekak hornitzeko banatuko dira.
  • 12.600 euro esperientzia berritzaileak bultzatzen dituzten proiektuei. Lehen hezkuntzako eta Bigarren hezkuntzako ikastetxeetan egiten diren proiektuak dira eta helburua da horiek ezagutzea eta laguntzea.
  • 6.000 euro eskola-trukaketarako proiektuei. Familiak diruz laguntzen dira, joan-etorriak eta egonaldiak sortzen dituzten gastuak ordaintzeko.
  • 8.500 euro Haur-Eskola publikoetako sukalde-jangela zerbitzuei. Txikienen elikaduraren garrantziaz ohartuta horretaz arduratzen diren haur-eskola publikoen artean banatzen da.
  • 2016an 51 haurreskolek, ikastetxek eta elkartek jaso zituzten diru-laguntzak. Gainera, aurten, irabazi asmorik gabeko erakundeek laguntzak eskatu ahal izango dituzte donostia.eus web atariaren bitartez. Gainera, bertaratuta egiten badute, euskarri digitalean (CD, DVD edo USB) ere egin dezakete eskabidea.

Kontxako baranda

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Obras especiales edificación e infraestructuras enpresari Kontxa pasealekuko baranda – Cervantes-eko arrapalatik La Perlaraino – aldatzeko obra esleitzea. Obra egiteko epea 12 hilabetekoa da eta 1.339.585,98 euroko kostua du.

Hondartzetako hainbat zerbitzu
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du bosgarren eta azken luzapena, 2017ko udako denboraldirako, Ondarretako hondartzan haur parketa eta igeriketa eskola zerbitzua emateko. Urzaleak enpresak du esleipena eta 5.013,33 euroko kanona ordainduko du.

Halaber, piraguak edo antzekoak alokatzeko zerbitzuen kotratuaren hirugarren luzapena onartu du, 2017ko denboraldirako. Amaia Eguren Mendicute da esleipenduna eta 2.122,92 euroko kanona ordainduko du.

Gainera, Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du bosgarren eta azken luzapena, 2017ko udako denboraldirako, Ondarretako hondartzan kiosko-taberna desmuntagarria jartzeko. K.O.P UTEa da esleipenduna eta 20.888,85 euroko kanona ordainduko du.

Azkenik, Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du 2017ko udako denboraldian Kontxako hegalaren 1 eta 2 tabernak ustiatzeko bigarren luzapena. Jose Luis Ceballos S.L enpresa da esleipenduna eta 1 tabernaren truke 22.882,14 euroko kanona ordainduko du eta 2 tabernaren truke 12.203,81 euroko kanona.

2017/03/07-an argitaratua