Udalak 16 jatetxeri eman die 'Donostia xahuketarik gabe' berezigarria

Ingurumenak abian jarri du etorkizunean elikagaiak xahutzen dituzten beste sektore batzuetara

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

“DONOSTIA XAHUKETARIK GABE” ekimenaren helburua da elikagaiak xahutzearen aurkako borrokan konpromisoa hartzen duten establezimenduak aintzatestea eta ikusaraztea. Ingurumeneko zinegotziak, Ane Oyarbidek, azaldu duenez, bere departamentuak 2018an jarri du abian ekimen hori.

Gaur egun arte, Donostiako hamasei jatetxeri bereizgarria ematea izan da ekimena gauzatzeko erabili izan den modua: La Muralla,
  • Urepel,
  • Gandarias,
  • La Raviolina,
  • Restaurante Garraxi,
  • Restaurante Avenida XXI,
  • Km.0,
  • Australian Koorner,
  • Sidrería Garbera,
  • All i Olli,
  • El Fogón,
  • Restaurante Albergue de Ulía,
  • Juantxo,
  • Peregrinus,
  • Restaurante Bera-Bera,
  • Bokado Aquarium.

Ane Oyarbideren esanetan, “oraingoz, ekimena jatetxeetara bideratu da soilik, Europar Batasunaren esanetan, sortutako elikagaien xahuketaren % 12ren arduradun direnetara. Elikagaien xahuketa lehentasunezko gaia da Europar Batasunarentzat, eta, hain zuzen, 2030erako % 50 murriztu nahi du xahuketa hori, Garapen Jasangarriaren Helburuen bitartez. Horregatik guztiagatik, Donostiako Udalak arazo horren inguruan konpromisoa hartu du, eta orain gutxi Elikagaien Xahuketarik ez Euskadin plataforma sortu berrian sartu da”.

Oyarbidek gaineratu duenez, “jendearentzat ikusgai egongo den bereizgarria lortzeko, Ingurumeneko Zinegotzitzak eskatzen du elikagaien xahuketa murrizten egiaz laguntzen duen neurri bat bete dadin, gutxienez, eta, horrez gain, langileei gai horren inguruko informazioa eta prestakuntza ematea eta hondakin mota guztiak behar bezala banatzea eta kudeatzea.”

2018/11/16-an argitaratua