Donostiako Sustapenak akordioa lortu du IMFAHErekin, nazioarteko talentua erakartzeko

AEBetan bizi diren donostiarrei nahiz Donostian proiektu profesionala garatu nahi duten eta helmuga-hiri bezala hautatzen duten pertsonei hirian ezartzea errazteko.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


IMFAHE fundazioak Harvard-eko Unibertsitatetik egiten du lan kualifikazio altuko profesionalak konektatzen, eta lortutako akordioak Donostiako talentua konektatzeko, erakartzeko eta bertan eusteko estrategia zabaltzen lagunduko du.

Akordioa Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak duen San Sebastian Connecting Talent izeneko estrategian kokatzen da, eta, erreminta ezberdinen bitartez, kanpoan dauden Donostiarrekin, hots, kualifikazio handiko komunitatearekin, konektatu nahi da, Donostiak eskaintzen dizkieten aukera profesionalak zein pertsonalak azaltzeko.

Proiektu honek talentua funtsezko elementutzat hartzen du hirirako eredu sozio-ekonomikoa garatzeko, berrikuntzan oinarrituta. Era horretan, hezkuntza nahiz enpresa mundua beste lurralde, erakunde eta pertsonekin konektatzea sustatzen du, haientzat guztientzat garapen-aukerak sor daitezen.

Lortutako akordioaren xedea da, halaber, lankidetza estrategikoa ezartzea Connecting Talent programa garatzeko, IMFAHE hartuta programa honen barruko ekimen ezberdinak Estatu Batuetan eta munduko beste herrialde batzuetan zabaltzeko laguntza-puntua bezala. Ekimen horien artean, honako hauek aurkitzen dira:

  1. TALENTUA SAREAN. NAZIOARTEKO KONEXIOA: Kualifikazio altuko pertsonak eta IMFAHErekin lan egiten duten instituzioak identifikatzea, Donostia helmuga-hiri bezala hartu nahi dutenak proiektu profesionala garatzeko. IMFAHEk proiektua sustatzen duen esperientzia eta ezagutza jartzen ditu, arrazoi ezberdinak medio Donostiarekin konektatu nahi duten pertsonak edo instituzioak identifikatzeko asmoarekin. Talde horretan sartzen dira lanerako aukera bila dabiltzan pertsonak edo instituzioak, enpresa bat sortzeko edo garatzeko planak dituztenak edo hiriko ekimen edo proiektu berritzaileetan sartu nahi dutenak edo, besterik gabe, jatorriko hirira itzultzeko interesa dutenak.

  2. TALENTUAREN MUGIKORTASUNA: IMFAHErekin egindako akordioak, baita ere, balioko du Donostiako Sustapenaren beketarako nazioarteko helmugak identifikatzeko eta kudeatzeko nahiz horien garapenean akonpainamendua eta segimendua egiteko.

  3. KOMUNIKAZIOA: Akordioan jasotzen den beste alderdi bat da Donostiako Sustapenaren estrategia estatuko eta nazioarteko foroetan hedatzea eta zabaltzea, IMFAHEk talentuaren eta berrikuntzaren inguruan antolatutako saioetan, jardunaldietan, azoketan edo online mintegietan parte hartuta. Aldi berean, Donostiako Sustapenak bulegoa izango du Boston hirian, Estatu Batuetan nazioarteko eginkizuna hedatzeko asmoarekin.
  4. /ol>

    Donostiako Sustapena Talentua Itzultzeko programak ateratzen hasi zenetik, IMFAHErekin batera jarduera ezberdinak burutu ditu; hala nola, partekaturiko stand-ean egotea European Career Fair-ean, Bostongo MIT-en otsailean, edo Sustapenak antolatutako Berrikuntzaren Astean parte hartzea.

    2017/04/26-an argitaratua