Udalak Gipuzkoa Basket-i harrera egin dio LEB Oro liga irabazi ostean

Udal korporazioak, Eneko Goia alkatea buru, omenaldia egin die Gipuzkoa Basket-eko jokalari, tekniko eta zuzendaritza kideei.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak Gipuzkoa Basket-eko kideak hartu ditu, izan ere, lehengo ostiralean Josean Gasca kiroldegian LEB Oro liga irabazi zuen.

Donostiako alkate Eneko Goiak udal korporazioaren izenean Gipuzkoa Basket zoriondu du eta liga irabazteko helburua lortzeko egindako esfortzuagatik eskerrak eman dizkie. Goiak plaka bat eman die klubeko ordezkariei eskertza moduan.

Gipuzkoa Basket-eko presidente Nekane Arzallus-ek eta Xabier Orozek alkateari, kiroletako zinegotziari eta udal talde bakoitzari kamiseta bana oparitu diote bere izenekin.

2017/04/26-an argitaratua