Arkitektura Eskolak Sagueserako egindako proiektuak erakusketa batean ikusgai

Erakusketa honetan Sagües-i buruz 5. mailako Arkitektura Eskolako ikasleek egin dituzten proiektuak ikusgai egongo dira, Udalak Gros auzoko gune honetan garatu behar duen hirigintza proiektuaren oinarri izango dira.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


“Sagues: Arkitektura ikasleen begiradak” erakusketa ostiraletik aurrera erakutsiko ditu UPV-EHU-ko Arkitekturako Goi mailako Eskola Teknikoaren ikasleen proposamenak, hain zuzen ere, Sagues-eko urbanizazioari buruz egin dituzten proposamenak. Erakusketa honetan Sagües-i buruz 5. mailako Arkitektura Eskolako ikasleek egin dituzten proiektuak ikusgai egongo dira, Udalak Gros auzoko gune honetan garatu behar duen hirigintza proiektuaren oinarri izango dira.

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Arkitektura Eskolako Hirigintza arloko koordinatzaile Izaskun Aseginolazak aurkeztu dute erakusketa, hain zuzen ere, hiritarrek ostiraletik aurrera ikusi ahal izango dute erakusketa.

Eneko Goiaren ustez, Sagues da hiriko gune berezienetako bat eta, beraz, arreta handiz pentsatu beharreko gauza da, proposatzen diren irtenbideak egokiak eta iraunkorrak izan daitezen.

Egindako lanak Sagues inguruaren diseinu kontzeptual eta funtzionala erakusten dute, betiere, hirigintzaren antolaketa kontuan hartuta.

Horren harian, Goiak honakoa esan du: "Proposatutako hausnarketak balio handikoak izan dira Udaletik hiriko gune horren garapenarekin hasteko. Arkitektura eskolako ikasleen lanek kontuan hartzen dituzte Sagues diseinatzeko behar diren puntu nagusiak eta, besteak beste, segidakoak: hiria eta naturaren arteko bizikidetza; itsasoaren presentzia; gune publikoen eta etxebizitzen arteko bizikidetza; gunea aisialdirako erabilgarri izatea; gune funtzionala eta ekipamenduak dituen gunea; eta hiriari amaiera naturala ematea".

60 taulek osatzen dute erakusketa eta, bertan, Sagues-en historia ikusi ahal izango da egindako diagnosiaz eta arkitektura-paisaien proposamenaz baliatuta. Hiritarren iritziekin osatutako bideoa ere ikusi ahal izango da.

Ekainaren 9an ikasleen eta adineko pertsonen proposamen trukaketa egingo da eta, bertan, Sagueseko urbanizazioari buruzko iritziak eta ikuspuntu ezberdinak partekatuko dituzte.

Irudi galeria

    2017/05/31-an argitaratua