Donostia.eus - [Berria] 2017ko Urrezko Danborra ez da emango

Logo Ayuntamiento

2017ko Urrezko Danborra ez da emango

Donostiako Udalbatzak aho batez berretsi ditu Hiritar Merezimenduaren Dominak, Kemen, Aspanogi eta Gimnastica de Ulia elkarteei, 1982.urteko Jakintza Ikastolako 5.B mailako 9 neskei, eta Javier Hernáez Uranga Altzako parrokoari.

Donostiako Udalbazak erabaki du 2017ko Urrezko Danborra ez ematea. Erabakia hartu da EAJ-PNV, EH Bildu, PP eta Irabazi taldeen abstentzioarekin. PSE taldeak ez du bozkan parte hartu, eta hori juridikoki abstentzioa da.

Hiritar Merezimenduen Dominak

Bestalde, Udalbatzak aho batez berretsi ditu Hiritar Merezimenduaren Dominak, Kemen, Aspanogi eta Gimnastica de Ulia elkarteei, 1982.urteko Jakintza Ikastolako 5.B mailako 9 neskei eta Javier Hernáez Uranga Altzako parrokoari.

Behin jakinda Urrezko Danborra ez dela emango, Hiritar Merezimenduaren Dominak emateko ekitaldia, urtarrilaren 20ean, ostiralean, 12:30ean izango da.

2017/01/11-an argitaratua