Donostiak Ardatz Atlantikoko Hirien Batzar Orokorra hartuko du aste honetan

Ekainaren 14 eta 15ean Europako etorkizunaz eztabaidatuko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkarlanari esker, Ardatz Atlantikoko Hirien 18. Batzar Nagusia Donostian egingo da. Europako eremu honetatik 20tik gora eskualdeetako ordezkariak elkartuko dira Europako etorkizunaz eztabaidatzeko.

Hamar urte igaro dira gainera Ardatz Atlantikoko Hiriek “Donostiako Ituna, hiri garapen iraunkor baten alde” Donostian bertan sinatu zutenetik, beraz urteurrena betetzen den honetan, hirien elkarrekiko konpromisoa eta lankidetza indarberrituak aldarrikatuko dira.

2008an bezala, ardatz atlantikoko hiriek etorkizunari begirako estrategia bat definituko dute, garapen ekonomiko, sozial eta kulturala bideratzeko eta segurtasuna eta garapen iraunkorra bermatzeko erronka globalari helduz. Ardatz Atlantikoko Hirien presidentea eta Viana do Castelo hiriko alkatea den José María Costak eskatuta, Donostiako alkateak, Eneko Goiak, “Donostiako itun atlantiko” berri bat osatzeko oinarriak aurkeztu zien bere homologoei: ‘Tokikoaren eta herritarren garrantzia Europar Batasunaren etorkizunean’ proposamena deritzona.

Alkateak Europako proiektu honetarako proposamena definitzerakoan azpimarratu nahi izan du, interesetan baino batez ere baloreetan oinarritzen den antolakuntza ekonomiko eta sozial berri bat bultzatzeko aukera paregabea dela ituna. Hala nola, tokikoaren eta herritarren garrantzia Europar Batasunaren etorkizunean bermatzeko.

Donostiako Itun Atlantikoa ekainaren 15ean, ostiralean, sinatuko da Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo den amaiera ekitaldian, elkarrekiko konpromisoa hartzeko Itun Atlantiko hau errespetatu eta sustatzeko.

Bestetik, Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazio diputatuak, Imanol Lasak, adierazi duenez, Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzatik Gipuzkoa osoko internazionalizazioa sustatzen dihardute, enpresena zein erakunde eta eragileena, zeren eta: ‘kanpora eta Atlantikora irekia dagoen lurraldea gara eta Europako bestelako hiriekin harremanak sendotzea ezinbestekoa da guztion mesederako’.

2018/06/12-an argitaratua