Askotariko kultura eta zaporeak aurtengo Sukaldanitzak ekimenean

Parte hartu nahi duten guztiek astelehenetik aurrera eman dezakete izena

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Gastronomiaren bidez kulturek elkar ezagutzea sustatu nahi Sukaldanitzak ekimenak, hala, hainbat jatorritako pertsonek elkar topatzeko guneak sortzeko. Berdintasuneko eta Lankidetzako Zinegotzitzaren ekimena da.

Aurten, maiatzaren 13an, Donostiako 9 elkarte gastronomikoetan izango diren sukaldaritza lantegietan ondoko sukaldaritzak ezagutu eta dastatzeko aukera izango da: ekuadortarra, marokoarra, kongoarra, ukrainarra, boliviarra, mexikarra, ingelesa, eslaviarra eta ijito herriarena. Izena emateko epea datorren apirilaren 10ean hasiko da eta maiatzaren 4an amaituko.

Beste kultura batzuen gastronomiara hurbiltzeko aukera ematen du Sukaldanitzak ekimenak, egun gure kulturaren osagai ere baitira. Sukaldaritza lantegi horien bidez, hamar auzotarrek, lantegiak izango diren 9 egoitza horietako bakoitzean, tokian tokiko ohiko errezetak prestatzen ikasiko dute, toki bakoitzeko sukaldari batek irakatsita. 2017an, sukaldaritza lantegietako partaideek ahoa goxatuko dute janari erakargarri eta iradokitzaile batzuk lagun: Ekuatoreko izkira cevichea, Marokoko oilasko pastela edo ijitoen cuchiflitoak.

Lantegiak maiatzaren 13an izango dira, goizeko 10:30ean, eta, ondoren, herri otordu bat izango, 20 lagun gehiagorekin: 10 kide lantegiaren ardura duen elkartekoak izango dira, eta, beste 10, lantegiak antolatu dituzten beste gastronomia elkarteetakoak. Parte hartzea doakoa eta mugatua izango da, hortaz, izena eman ahala onartuko dituzte partaideak.

Parte hartu nahi duten guztiek, izena emateko orria bete eta kulturaniztasuna@donostia.eus helbidera bidali behar dute, edo telefonoz jo: 943 481498

SUKALDANITZAK 2017: PARTAIDEAK
  • Gastronomia ekuadortarra: Casa Galicia / Asoc. Esperanza Latina
  • Gastronomia marokoarra: Kañoyetan / Jatorkin
  • Gastronomia kongoarra: Sociedad Loiolatarrak / Afrika Euskadi elkartea
  • Gastronomia ukrainarra: Txirain Kultur Elkartea / Ukrania-Euskadi
  • Gastronomia boliviarra: Esperanza CD / Asociación Mi Nuevo Potosí
  • Gastronomia mexikarra: Vasconia CD / Asociación Mestiza
  • Gastronomia boliviarra: Centro Burgalés Castellano / Camelamos Adiquerar
  • Gastronomia ingelesa: Amaikak Bat/ Mujeres del Mundo
  • Gastronomia eslaviarra: Zubi Musu / Vostok Ekialde

2017/04/07-an argitaratua