Amarako Haurtxokoa eta Gaztelekua Morlans-eko Jaietan

Lehen aldiz parte hartuko dute auzoko jaietako programazioaren barruan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Hurrengo egunetan, Morlans auzoko jaiak ospatuko ditu. Jaietako egitarauaren barruan, lehen aldiz, Amarako Haurtxokoak eta Gaztelekuak haur eta nerabeei zuzenduriko festa bat antolatu dute.

Maiatzaren 20an, larunbatean, Haurtxoko eta Gaztelekuaren eskutik hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute haur eta nerabeek, Leire Plazan 16:30- 19:00 bitartean.

Haurtxokoaren gunean honako ekintzetan jarduteko aukera izango dute gerturatzen diren haurrek:
- Mahai jokoak
- Marrazki ak
- Malabarak
- Giltzatako tailerra
- Trebetasun jokoak

Bestalde, Gaztelekuaren gunean, nerabeek honako aukerak izango dituzte:
- Mahai jokoen gunea
- Malabarak
- Oihal margotze tailerra
- Trebetasun jokoak

Auzoetako jaietan ongi pasa eta gozatzeko aukera ezin hobea Haurtxoko eta Gaztelekuaren eskutik!

2017/05/18-an argitaratua