Berriro agertu dio Donostiako Udala bere konpromisoa ijito herriari

Oroitze ekintza batzuetan mamituko da antiijitotasunarekiko konpromiso hori

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Joan den martxoaren 30eko osoko bilkuran, udal talde guztiek babestu zuten erakunde adierazpen bat, ondoko konpromisoa onartuta: “Giza eskubideak eta printzipio demokratikoak babestea, eta ijito herriaren eta herri ibiltarien aurkako edozer diskriminazio, indarkeria, zigortze, gorrotatzera bultzatze eta gorroto diskurtso mota baztertzea, baita beste edozer antiijitotasun mota ere”. Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria den Duñike Agirrezabalagak gogora ekarri duenez, mezu hori izango da nagusi apirilaren 8arekin urtero ospatzen den Herri Ijitoaren Egunean.

Agirrezabalagak azaldu bezala, Ijitoen aurkako bazterkeriari buruzko erakunde adierazpen hori egitean kontuan izan zituzten Europako Kontseiluaren deiak eta, gainera, ondokoa ere jaso zuten: "Jatorri etniko edo nazional desberdineko pertsonen artean etsaitasuna edo banaketa pizten edo bultzatzen edo bultzatuko edo eragingo dutela espero den ikuspegiak edo jarrerak erakusteari edo argitaratzeari uko egitea, edo besteek argitara, bana edo babes ditzaten galaraztea, eta gure hirian gerta daitezkeen ijito herriaren edo herri ibiltarien aurkako edozer sentimendu edo jarrera irmotasunez tratatzea”.

Oroitze ekintza batzuetan mamituko da antiijitotasunarekiko konpromiso hori, eta herritar guztiak gonbidatu diru Berdintasuneko zinegotziak horiek ikustera. Hortaz, aurreko urteetan bezala, datorren ostiralean, hilaren 7an (8a larunbatarekin dator eta), 11:00etan, Udaletxeko Udalbatza Aretoan, harrera ekitaldi bat izango da, ongi etorri egiteko honako elkarte hauei guztiei: Agifugi, Cáritas, Kamelamos Adiquerar, Romi bidean eta Secretariado Gitano fundazioari, beraiek irakurriko baitute komunikatua. Gero, banderak elkarri emango dizkiote (Donostiakoa eta ijito herriarena), eta Gelem Gelem ijitoen ereserkia kantatuko dute, eta, segituan, ijito herriaren bandera Udaletxeko balkoian zintzilikatuko.

Udalbatza Aretoan ekitaldi horiek amaitu ondoren, Nautikoaren ondoko terrazan, Ibaiaren Zeremonia izango da. Zeremoniak zer esan nahi duen labur azaldu ondoren, kandelak eta lore hostoak banatuko dizkiete partaideei, eskuan piztuta duten bitartean, hostoak uretara botatzeko. Amaieran, hamaiketako bat izango da Udalbatza Aretoan.

2017/04/04-an argitaratua