Donostiako turismo estrategia aurkeztu du Eneko Goiak Madrilgo Exceltur Foroan

Iaz 1.200.000 lo egite izan ziren bisitarien ikuspuntutik, 2015ean baino %12 gehiago

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako alkateak, Eneko Goiak, Donostiako estrategia turistikoa aurkeztu du gaur Madrilgo Exceltur foroan, turismo alorreko profesionalak eta erakundeak batu dituen batzarrean. Turismoaren gorakadaren kudeaketa sostengarria izan da gaurko batzarreko ardatza.

Datozen lau urteotako hiriaren turismo estrategiaren oinarriak aurkeztu ditu alkateak, azken urteotan gorakada nabarmeneko testuinguruan osatzen ari den plana, hain zuzen. “Baina igoera hori modu azkar eta iraunkorrean kudeatzen jakin behar dugu, bai turismo alorraren ikuspuntutik, baita bizilagunen ikuspuntutik ere, eurak baitira azken finean hirian bizi eta hiria egiten dutenak”, adierazi du.

Goiak azpimarratu duenez, zenbait urte hiriaren promozioan indarrak jarri ondoren, “orain hiriko eskaintzaren kalitatean jarri behar dugu arreta”. Iaz 1.200.000 lo egite izan ziren bisitarien ikuspuntutik, 2015ean baino %12 gehiago. Aurtengo Aste Santuko datuak ikusita, 2017rako ere gorakada nabarmena espero da bisitarien aldetik.

Etxebizitza turistikoen gaia


Turismoa duten hiri gehienek partekatzen duten gaia, etxebizitza turistikoen gaia ere legeztatzeko beharra ikusten du Alkateak, “bai zergen ikuspuntutik, baita hirigintza ikuspuntutik ere”. Hala, Donostiako Udalak aurki onartuko du udal ordenantza berria, dagoeneko araututa dagoen gai honen araudia hobetuz.

Donostiako alkateak segidako datua eman du: "Eusko Jaurlaritzaren erregistroan dauden apartamentu turistikoen plazen erdiak Donostian daude. Guztira 8.500 plaza daude erregistratuta, horietatik 4.500 Donostian daude".

Azkar hazi den fenomenoa ondo arautu behar dugu, honek ondorio zuzenak baititu bai bizikidetzan, hirigintzaren antolaketan edota alokairuaren prezioen igoeran”, adierazi du.

Goiak esan duenez, Turismoaren Plan Estrategikoak Turismo Ikuspegi bat sortzea aurre ikusten du, hiriko informazio eta datu guztiak modu egokian integratuz, erantzun egokiak eman ahal izateko. Zentzu berean, tasa turistikoaren beharra azpimarratu du, “hiriak eskaintzen dituen zerbitzuen kalitateari erantzun ahal izateko”.

2017/05/24-an argitaratua