DBUSeko autobus batek pairatu duen erasoa gaitzetsi du Donostiako Udalak

Erasotzaileek itxuraz politikoak diren pintadak egin zituzten autobusaren alboetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Atzo, gaueko hamarrak inguruan, ezezagun talde batek 5-Benta Berri autobus lineako autobus bat geldiarazi zuen Matia kalean. Gidariari ibilgailua geldiarazi ondoren, erasotzaileetako batzuek itxuraz politikoak diren pintadak egin zituzten autobusaren alboetan eta beste erasotzaile batzuk, berriz, autobusaren aurreko aldean geratu ziren, bengala batzuk piztuta zituztela. Minutu batzuk geroago, alde egin zuten.

Udalaren Mugikortasuneko zinegotzi Pilar Aranak gertakariak gaitzetsi ditu, eta esan du horrelako erasoek hiritarrak kaltetu baino ez dutela egiten. Aranak salatu du ibilgailuaren gidariari eta erabiltzaileei eragin dieten urduritasuna, eta gogora ekarri du, baita ere, horrelako apurketek udalaren diru kutxetan kalteak dakartzatela.


Informazio gehiago www.dbus.eus webgunean eta 943000200 telefono zenbakian.

2017/05/19-an argitaratua