Donostia.eus - [Berria] Aila30 Kanpaina. Oporrak bakean programaren 30 urte.

Logo Ayuntamiento

Aila30 Kanpaina. Oporrak bakean programaren 30 urte.

Azken egunetan aurreratu dizuegun moduan, gaur partekatzen dugu Aila30 kanpainaren azken bideoa. Kanpaina hau Donostiako udaleko Lankidetza arloak jarri zuen habian hiriko Oporrak Bakean programaren 30 urteurrena zela eta



Ikus-entzunezko kanpaina honen helburua bikoitza izan da.Alde batetik Oporrak Bakean programa 30 urte hauetan izan dena jaso nahi izan dugu, bertan parte hartu izan duten pertsona guztiak parte hartzera gonbidatuz. Bai haur saharar moduan, harrera edota saharar familia moduan, programaren antolakuntza edo laguntza lanetan dabilen pertsona moduan (osasun arloko langileak, begiraleak...) Pertsona hauek guztiak familia handia osatzen dute, Donostiako Oporrak Bakean programako AILA handia.

Lan hauetan elkarrizketak eta grabazioak egin dira bai errefuxiatuen kanpamentuetan, bai Donostian.
  • 5 elkarrizketa harrera familiei, beraien esperientzia kontatuz
  • 4 “dantzaklip” egin dituzte familiek beraiek bakarrik
  • 5 bideotan argazki bidez laburtu dira 2016ko Oporrak Bakean programako ekintzak
  • 3 bideotan sahararrek hitz egiten dute lehen pertsonan beraien egoeraren inguruan
  • 3 bideo kanpainaren sustapenerakoak izan dira

Guztira, 35 bideo motz, sare sozialetan partekatu direnak eta kanpainaren www.oporrakbakeandonostia.eus webgunean egongo direnak.

Bestalde, kanpaina ere bada saharar herriak oraindik bizi duen egoera salatzen duen plataforma. 40 urte luze bizitzen Mendebaldeko Sahara Marokoren okupaziopean, errefuxiatuen kanpamentuetan, erbestean, eta baita diasporan ere. Bidegabekeria honek bukatu behar du!

Eskerrik asko kanpainan parte hatu izan duzuen pertsona guztiei!


Asko izan dira egindako ekarpenak, iradokizunak, ideiak eta gogoetak, eta Oporrak Bakean programa hobetzeko baliagarriak izango dira. Ea laster ez den beharrezkoa programarekin jarraitzea sahararrek beraien lurraz, Sahara libreaz, disfrutatu dezaketelako.

Zuek guztiak zarete AILA. Shukram denoi!
http://oporrakbakeandonostia.eus/eu/portfolio-items/aila30-laburpena/?portfolioID=1274

2016/12/13-an argitaratua