Berdintasuneko zinegotzi Duñike Agirrezabalagak espero du emakumeak ere izango direla datorren maiatzean egingo diren suhiltzaile izateko sarbide probetan.
Duñike Agirrezabalaga zinegotziak azaldu duenez “suhiltzaile izateko probetan emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna bermatzeko asmoz, eta Emakundek ezarritako irizpideei jarraikiz, Berdintasun Bulegoak probei buruzko kontsulta egin zien Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Kirolen Zientzietako adituei. Haiek eginiko gomendioei jarraituta, proba guztiak haztatu eta emakumeen ezaugarri fisiologiko eta morfologikoetara egokituko dira”.2017/02/28-an argitaratua