Hego Sudaneko janari krisirako erantzuna

Donostiako Udalak Lankidetza atalaren bitartez maitza 16ko Goberno Batzordean UNICEFek aurkeztutako “Sudan hegoaldeko krisi nutrizionalari erantzuna” proiektuari 10.000 euroko larrialdi laguntza ematea erabaki du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Hego Sudan, munduko naziorik berriena, gaur egungo gatazkarik ankerrenetako eta iraunkorrenetako batean murgilduta dago 2013ko abendutik.
Nazio horrek jasaten duen giza krisialdi sakona larriagotu du gatazka 2016ko uztailean berriro hasteak, 4,3 milioi haurrek aurrez aurre baitituzte oraintxe bertan indarkeria, beste leku batera bizitzera joan beharra, bizitzarako gaixotasun arriskutsuak eta bestelako arriskuak. Ekonomiaren egoera arineketan txartzeak areagotzen ditu arrisku horiek.

Bizitzen ari den egoera larri honen ondoren Donostiako Udalak Lankidetza atalaren bitartez maitza 16ko Goberno Batzordean UNICEFek aurkeztutako “Sudan hegoaldeko krisi nutrizionalari erantzuna”

proiektuari 10.000 euroko larrialdi laguntza ematea erabaki du
Erantzunak helburu hauek ditu:

1. Elikatze arretako zerbitzuak ematea 5 urtetik beherako umeei, desnutrizio zorrotza izanez gero.
2. Arreta eta aholku zerbitzuak ematea haurrak egokiro elikatzeaz hardunei edo edoskitze aldian daudenei

2017/05/19-an argitaratua