Eguzkiteka, Kontxa hondartzako liburutegia, zabaldu da

Uztailaren 1ean Urgulleko liburutegiaren txanda iritsiko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Udako hilabeteetan Donostia Kulturako liburutegiek zerbitzu berriak eskaintzen dituzte. Atzo, ekainak 15, Eguzkiteka, Kontxa hondartzako liburutegia zabaldu zen eta uztailaren 1ean, berriz, Urgulleko liburutegia. Bestalde, Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegia zabalik egongo da abuztuan zehar astelehenetik ostiralera goizeko ordutegian.

Eguzkiteka


Eguzkiteka, Kontxa hondartzako liburutegia zabalik egongo da irailaren 15era arte. 2017an martxan jarri zen ekimen honek jarraipena izango du aurtengo udan eta gainera egutegi luzeagoarekin, hau da, ekainaren 15etik irailaren 15era, egunero egongo da zabalik, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:30era.

Eguzkiteka liburutegia Kontxa pasealekuaren azpiko espazioan dago kokatua, erlojuen parean, Donostiako uda garaiko gune nagusienetako bat. Itsasoari begira irakurtzen egotea Kontxako hondartzak udan eskaintzen duen doako zerbitzu bat da. Liburutegia osatzen duten elementu fisiko guztiak, apalak liburuekin, mahaiak eta aulkiak, egunaren amaieran jaso egingo dira, horrela baitago arautua indarrean dagoen Kostaldeko legedian eta hurrengo goizean berriro kokatuko dira dagokien espazioan, beti ere pasealekuaren azpiko pasabidea libre utziko delarik.

Eguraldiaren aldaketek eragina izango dute liburutegiaren funtzionamenduan, enbata edo galerna sortzen bada edo eguraldia oso txarra dagoenean, segurtasun baldintzek hala eskatzen badute, liburutegia itxita egongo dela iragarriko da.

Haurrentzako jarduerak



Eguzkitekan haurrei zuzendutako jarduerak egingo dira. Arratsaldero 17:00etan Lur Kortak haurrentzako ipuin kontaketa saio bat emango du. Guraso edo arduradunei gogorarazten zaie, haurrekin egon daitezela ipuin kontaketa saioak irauten duen bitartean.

Horretaz gain, ostiraletan eta larunbatetan, eguerdiko 12:00etatik 13:00etara mahai-jokoak antolatuko dira Mestiza elkartearen eskutik 6-12 urte bitarteko haurrentzat. Jardueraren xedea irakurketara hurbiltzea izango da modu ludiko eta dibertigarrian eta aldi berean haurrengan liburutegietara joateko zaletasuna sortzea.

Saioa bakoitza testu baten irakurketarekin hasiko da, euskaraz eta gaztelaniaz. Ondoren haurrak jolasean arituko dira eta saioari amaiera emateko haurrek ingelesezko testu bat irakurriko dute.

2018/06/18-an argitaratua