Bozemaile Batzordearen akordioa Manchesterreko atentatua dela-eta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Manchesterreko atentatu lazgarriaren aurrean, Donostiako Udalaren Bozemaile Batzordeak honako akordioa onartu:
  1. Atentatua modu irmoan gaitzetsi nahi dugu. Inongo arrazoirik ez dago horrelako eraso bortitzak justifikatzeko.
  2. Atentatuan hil diren edo zauriturik suertatu diren biktimei eta euren senitartekoei gure elkartasuna adierazi nahi diegu, baita Manchester hiriko agintariei eta Bretaina Handikoei ere .
  3. Gure gizartearen oinarri diren askatasuna eta giza eskubideen aurka egindako erasoa izan da gaurkoa. Zentzu horretan, balio hauen aurka doazen ekintzen aurrean sendo jokatu beharra dagoela aldarrikatzen dugu.

2017/05/23-an argitaratua