Irabazi asmorik gabeko elkarteek diru laguntza eskaerak

Eskaerak erregistratzeko azken eguna martxoak 15 izango da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
2019ko deialdi bakarreko diru laguntzen oinarriak onartu zituen otsailaren 5ean Tokiko Gobernu Batzarrak, eta otsailaren 15ean, GAOn argitaratu dira.

Ondorioz, eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, otsailaren 16tik martxoaren 15era arte, biak barne. 

AURREKONTUA ETA LERRO BAKOITZEKO OINARRIAK 

Udalak 2019ko deialdi honetarako jasotzen diren laguntzetarako izendatutako dirua 1.794.623,12€ da, iaz baino 126.950,00€ gehiago eta 2018ko aurrekontuarekin alderatuaz %7,61eko igoerarekin.

Bigarren urtez jarraian, diru laguntzaren eskaera online sistema baten bidez egin beharko da, Udalaren webgunean egongo den formulario baten bidez: horrela, irabazi asmorik gabeko elkarteek administrazioarekin modu digitalean harremanak izateko duten betebehar legalari erantzuten zaio eta diru laguntza eskaera prozedura errezteko prozesuan sakontzen da.
 
  • Udaleko sail ezberdinek diru laguntza lerro hauei bideratutako guztizko kopurua 1.727.354,97€-koa da.
  • Donostia Kulturak diru laguntzei bideratutako diru kopurua 67.268,15€ dira.  
  • Igoera izan dituzten atalak honakoak dira: Herritarren Partaidetza (%27,81), Lankidetza (%11,04), Euskara (%44,23), eta Gazteria (%6,25).




Deialdia arautzen duten oinarriak eta eskaera formulariorako sarrera eskuragarri dituzue Herri Partaidetza Zerbitzuko Webgunean  

2019/03/11-an argitaratua