Donostia.eus - [Berria] Donostia UP 2017 planak berrikuntzaren eta talentuaren aldeko apustua egiten jarraitzen du

Logo Ayuntamiento

Donostia UP 2017 planak berrikuntzaren eta talentuaren aldeko apustua egiten jarraitzen du

Ekonomia Sustapeneko Zinegotziak 7.857.947 euro inbertituko ditu plan ekonomiko berri batean



Planak krisialditik irteteko prozesua finkatzeko helburua du. Horretarako, neurri kopuru handia garatuko du, berrikuntza elementu nagusitzat joaz. Plana hiru ardatzetan murgilduko da: giza kapitala, enpresa lehiakortasuna eta lurralde kohesioa. Plan honetan, talentuaren alde egindako apustua nabarmentzen da, hiriko etorkizunerako funtsezko elementu gisa. Horri dagokionez, talentu hori nazioartean erakartzearen aldeko apustua egingo da, baina, baita tokiko talentua garatzearen eta atxikitzearen alde ere. Horrela, funtsezkotzat jotzen da auzoetarako garapen eta kohesio politikak sustatzen jarraitzea eta hirirako Smart plana abian jartzea. Aurtengo nobedadeen artean, honako hauek nabarmendu dira: nazioarteko ekintzaileak erakartzeko programa, hezkuntza arloko berrikuntza sustatzeko programa eta teknologia berrien aplikazioa hiriko auzoetara eta dendetara zabalduko duen Smart Commerce programa.

Ernesto Gasco alkateordeak zera azpimarratu nahi izan zuen: "plan berri honek biltzen ditu hiritik hazkuntza iraunkorraren alde egiteko baliabideak, estrategiak eta neurriak. Berrikuntzak eta talentuak hitz erretorikoak izateari utzi diote eta gaur egun funtsezko bilakatu dira DonostiaUP! Planean eta faktore erabakigarri bat dira gure lehiakortasunean eta hiria kanpora ateratzeko prozesuan. Hori guztia, gure azkarrak eta lurralde kohesioa sortzeko gure saiakerak atzean utzi gabe”.

Plan berria esku-hartze logika batetik proposatu da hirirako funtsezko hiru eremutan:
  • PERTSONAK, gizarte ororen oinarri gisa. Horien alde egin behar da euren garapenerako eta lan munduan txertatzeko, talentua sustatuz eta gizarte kohesioaren alde eginez.
  • ENPRESAK, lana sortzeko eta gizarte eta ekonomia alorra garatzeko funtsezko elementu gisa. Horri dagokionez, lehentasunezkotzat joko dira balio erantsi handiagoa duten eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten dutenak
  • LURRALDEA: alegia; enpresen eta pertsonen jarduera hedatzen den eta SMART proiektuak garatuko ditugun ingurua osatzen duten auzoak, azpiegiturak, guneak eta ekipamenduak.
Erlazionatutako dokumentuak

2017/05/19-an argitaratua