Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen XIII. ekitaldia

Palmaresa eta erakusketaren irekiera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Artea eta giza eskubideak, haur eta gazteen XIII. ekitaldia
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen atalak antolatutako Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen XIII. Ekitaldi honetan, egun pil-pilean dagoen intimitatearen eta pribatutasunaren gaia jorratzeko gonbita egin du eta, urtero bezala, oso-oso erantzun ona jaso dugu ikastetxe, haurtxoko, gazteleku, arte-akademia eta beste hainbat talderen partetik. Hain zuzen ere, 1.500etik gorako neska-mutil eta gaztek irudikatu dituzten pertsonen pribatutasuna eta intimitatearen eskubidearen errespetuaren eta elkartasunaren balioen inguruko ideiak eta inpresioak.

Lan guztiak Victoria Eugenia Antzokiko erakusketa aretoan (sarrera Okendo Plazatik) ikusi ahal izango dira, martxoaren 31tik apirilaren 30ra bitartean (apirilaren 8tik 23ra itxita), 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00 ordutegian. Honetan ikusgai egongo dira ere margo irabazleak, hauek izan dira:

Sari ofiziala:

Taldeko murala modalitatean:

  • Martuteneko Haurtxokoa (6-8 kategorian).
  • Catalina Erauso Arte Elkartea (9-12 kategorian).
  • Salesianos Donostia (13-15 kategorian).
  • Salesianos Donostia (16-18 kategorian).
  • Bakarkako lanetan:
  • Marrubi Bissuel (6-8 kategorian).
  • Mihise tailerreko Elena Murua (9-12 kategorian).
  • Deutsche Schule-ko (San Alberto Magno) Marta Cachan (13-15 kategorian).
  • Gautenako Diego Burguera (16-18 kategorian).

Publikoaren saria:

Taldeko murala modalitatean:

  • Martuteneko Haurtxokoa (6-8 kategorian).
  • Martuteneko Gaztelekua (9-12 kategorian).
  • Salesianos Donostia (13-15 kategorian).
  • Gautena (16-18 kategorian).

Palmaresa eta erakusketaren irekieraBakarkako lanetan:
  • Mihise tailerreko Carla Pazos, 6-8 urteko kategorian.
  • Mari Luz Etxaniz arte akademiako Irati Agirregomezkorta, 9-12 urteko kategorian.
  • Altza Institutuko Eneko Vega, 13-15 kategorian.
  • Mihise Tailerreko Nerea Gargallo, 16-18 kategorian.

XIII. deialdi honen sariak, datorren apirilaren 30ean Udaletxeko Pleno aretoan, eguerdiko 12:00etan, banatuko dira.

Palmaresa

2017/03/29-an argitaratua