Donostiak nota altuaz pasa du biztanleen azterketa.

Hiritarren pertzepzioari buruzko inkestak 10etik 8,75eko batez besteko nota ematen dio Donostian bizitzearen gogobetetze mailari.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiarrek nota altuaz baloratu dute hirian bizitzearen gogobetetze maila, segurtasuna, eta auzoko jendearengan duten konfiantza. Gainera, uste dute oso positiboa direla, norberaren egoera, azpiegiturak eta udal zerbitzuak eta ingurumen gaiak. Gutxien baloratzen diren gaien artean etxebizitza arrazoizko prezio baten sarbidea edo hiritik aireportura dauden loturak daude.

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Estrategia Bulegoko zuzendari Kepa Kortak ezagutzera eman dute Hiritarren pertzepzioari buruzko inkesta. Herritarren Pertzepzioari buruzko Inkesta, Donostiako 2020 Plan Estrategikoaren segimenduaren esparruan kokatzen da.

Hiriari buruz, hiriaren etorkizunari buruz eta hiriak dituen erronkei buruz herritarrek dituzten sentipenak neurtzeko tresna baliagarria da. Bestetik, 2005. eta 2008. urteetan burututako inkesten emaitzekin alderatzen da, izan den bilakaera aztertzeko aukera emanez.

Eta inkestaren ondorioa da, biztanleek nota altua ematen diotela Donostiari. Izan ere, 10etik 8,75eko batezbesteko nota ematen dio Donostian bizitzearen gogobetetze mailari.

Ondoren, egoera pertsonalarekiko gogobetetze maila (7,23), udal ekipamenduen balorazioa (6,8) eta ingurumena daude (6,8).Inkestak, hirian gutxien baloratzen diren edo inkestariei gehien arduratzen dieten zenbait alde agerian jartzen ditu. Etxebizitzara arrazoizko prezio batean sarbidea, Donostia ez dela hiri garestia pentsatzeak edota hiritik aireportura lotura daude zerrenda horren amaieran.

segurtasuna eta gizarte-kohesioa


Ikerketak esanguratsua den beste elementu bat azaleratzen du, segurtasuna eta gizarte-kohesioa. Segurtasun-sentipena (7,7), norberaren auzoko jendearengan konfiantza (7,5) eta hiriko jende gehienarengan konfiantza (7,3). Datu hauek hirian lasaitasunez bizitzeko batezbesteko nota altua jartzen dute agerian.

Bestetik, azpimarragarria da Donostiak lortzen duen posizionamendua Urban Audit europar inkestari lotuta. Inkesta horrek Europako 87 hiriekin alderatzeko aukera ematen du. Donostiak, 88tik 38. postuan da eta 10 puntutik 6,6ko batezbesteko nota lortzen du.

Inkesta bi zatitan banatzen da, lehenengoa gaur aurkezten den hau, bizi-kalitatea, azpiegiturak, segurtasuna, elkarbizitza, ingurukoekin erlazioa, aisialdia, kultura eta merkataritza eskaintza hartzen ditu kontutan. Bigarren zatia, datozen asteetan aurkeztuko dena, partaidetza, lehentasunezko proiektuak eta hiriak dituen erronka estrategikoak aztertuko ditu.

2017/09/19-an argitaratua