‘Love San Sebastian. Live Donostia’ kanpaina, errespetua eta bizikidetza sustatzearen alde

Kanpaina hau zuzenduta dago udan hirira iritsiko diren bisitariei

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak eta Donostia Turismo Udal Sozietateak & Convention Bureauk 'Love San Sebastián. Live Donostia' kanpaina aurkeztu dute. Kanpaina hau zuzenduta dago udan hirira iritsiko diren bisitariei, eta hiriarekiko eta hiritarrekiko errespetuan oinarritutako turismoaren alde egiten du. 

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Turismo, Merkataritza, Ostalaritza eta Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Ernesto Gascok kanpainaren edukia azaldu dute. Kanpaina hiriak bisitari gehien hartzen dituen hilabeteetan ikusiko da, baina sortu da hiriren mezu iraunkorra emateko, hain zuzen ere, Donostia oporrak pasatzeko pertsonei zuzendutako mezu iraunkorra. 

Kanpainaren goiburu nagusiena honakoa da: 'Love San Sebastian. Live Donostia'. Goiburu horren bitartez bisitariari segidako mezua helarazten zaio: hiria maitatzeko eta dituen aukera guztiaz disfrutatzeko. 
Eta horrekin batera, hamar aholku ematen zaizkio bisitariari, hain zuzen ere, hiritarrekiko errespetua izanez hiria ezagutu eta disfrutatzeko honako aholkuak:
  • gune publikoen garbiketa zaintzeko,
  • gaueko atsedena errespetatzeko,
  • hondartzez disfrutatzeko,
  • garraio publikoa erabiltzeko,
  • hiriko merkataritza bultzatzeko,
  • apartamentuaren bizilagunak zaintzeko,
  • pintxoak jartzeko modua
  • edo bertako kulturaren ezaugarriak - euskara esate baterako - ezagutzeko.

Kalitatezko turismoaren alde



Donostiako alkate Eneko Goiak gaineratu du, kanpainak bisitariari azpimarratzen diola, hiritarrek euren bizitza egiten jarraitzen duten hiri batera iritsi dela eta, beraz, bisitariak errespetatu behar dituela donostiarren ohiturak. 

Horren harian, Goiak honakoa esan du: “Bisitari guztiak dira ongietorriak eta, horregatik, eskatzen diegu hiria bizitzeko eta disfrutatzeko, baina beti kontuan izanda euren bisita Donostian bizi garenen eguneroko bizitza aldatu dezaketela. Hau da, atentzioa emateko mezua da, hain zuzen ere, Donostiak dituen aukeraz gozatzeko, baina era berean, hiria eta hiritarrak zaintzeko atentzioa emateko mezua". 

Bestalde, Turismo zinegotzi Ernesto Gascok adierazi du, Donostiak apustu garbia egin duela turismo jasangarriaren eta kalitatezko turismoaren alde. Gascoren iritziz, mezu hauek guztiak bisitatzen gaituztenei ongietorria emango diete. Izan ere, mezu horien bitartez hiriaren erakargarritasunen eta hiritarren nortasunaren informazioa eman nahi diegu, betiere, Donostia bizitzeko eta disfrutatzeko gonbita eginez. 

Turismoa, merkataritza eta ostalaritza hiriko lehen ekonomia-jarduera dira, eta beraz, horien aldeko apustua egin behar dugu, helmuga erakargarri egin gaituzten nortasuna eta izaera galdu gabe.

Kanpaina euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez garatu da eta Gipuzkoako Hotelen Elkartearen, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen eta San Sebastian Shops-en babesa du. Horiek guztiek bezeroen artean zabalduko dituzte kanpainaren mezuak eta informazioa. 

Irudi galeria

    2018/07/17-an argitaratua