Oporrak Bakean harrera programaren hitzaldia

Martxoaren 22an, arratsaldeko18:00etan Udalbatza aretoan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Aurreko udan 30 urte bete ziren saharar lehen haur taldea Donostiara etorri zirela. Tamalez, egoera ez da aldatu, eta errefuxiatu moduan jarraitzen dute bizitzen Aljeriako kanpamentuetan. Hori dela eta, aurten berriro ere, Oporrak Bakean programa "bueltan"daukagu.


Gainera, Donostian azken urteetan bezala 30 haur ekarri nahi baditugu, oraindik 10 harrera-familia berri beharko ditu. Ziur urte hauetan guztietan programaren berri eduki duzula, baita agian bertan parte hartzeko gogoa eduki ere! Hala bada, honako informazioa interesgarria izango zaizu: ostegun honetan, Oporrak Bakean programari buruzko hitzaldia emango dugu eta zalantzak argitzeko momentua izango da.

Martxoaren 22an, arratsaldeko18:00etan Udalbatza aretoan


Ez zaitez zalatzarekin geratu.Bota begiradatxo bat webgune honetan eta ikusi testigantza desberdinak bideoteka atalean, eta interesatzen bazaizu galde iezaguzu lasai.

Gerturatu, informa zaitez eta animatu uda honetan haur bat hartzera!

Irudi galeria

    2017/03/01-an argitaratua