Donostiako zigiluaren salmentak abuztuaren 31ko ekitaldiak finantzatzen lagunduko du

Zigilua 12 euroan salduko dute. Bildutako dirua jai hori iraunarazteko berme izango da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Festa Jardueretako zinegotziak, Alfonso Gurpegui sozialistak, gaur aurkeztu du Donostiako sinadura zaharraren 720. urteurrena gogora dakarren zigilua. Abuztuaren 31ko ekitaldiak finantzatzeko erabiliko da zigiluaren salmentarekin biltzen den dirua. Kañoietan sozietatea da Abuztuaren 31ko ekitaldien sustatzailea, eta, hango presidente Jose Luis Molinuelok azaldu duenez, zigilua 12 euroan salduko dute. Bildutako dirua jai hori iraunarazteko berme izango da. Jarraitzaileak gehiago eta gehiago dira urterik urte.

Alfonso Gurpegui zinegotziak hiriaren zigilua erostera animatu ditu donostiarrak; izan ere, balio sentimentala izateaz gain, abuztuaren 31ko ekitaldiak antolatzen lagunduko dute zigilu hori erosita. Ekitaldiok, besteak beste, Udaleko Festa Jardueretako Atalaren babesa dute, baina jendeak gero eta harrera hobea egiten dienez, ahal den laguntza ekonomiko guztia behar dute.

Jadanik 720 urte bete dituen Donostiako zigilu horrek Motako gaztelua ageri du alde batean, eta itsasontzi bat bestean. Zigiluaren erreprodukzioarekin batera, egiaztagiri zenbakitu bat banatuko dute. Dagoeneko, saltoki hauetan dago salgai:
  • Gran Casino Kursaal. Kale Nagusia, 1.
  • Ayestaran bitxi denda. Abuztuaren 31.
  • Antiguedades 1900. Narrika, 20
  • Apetak. Abuztuaren 11, 34.
  • Regalos Michael´s. Abuztuaren 31, 11.

2017/05/29-an argitaratua