Donostiako Giza Eskubideen 15. Zinemaldiko programaren aurrerapena

Martxoaren 31etik apirilaren 7ra izango da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Clash / Eshtebak (2016) film egiptoarrak, Mohamed Diab-ek zuzenduak, emango dio hasiera, martxoaren 31n, Victoria Eugenia Antzokian, Donostiako Giza Eskubideen 15. Zinemaldiari, hiriko Udalaren Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatutakoari.

Film hau Cannesko joan den Zinemaldian aurkeztu zuten Un Certain Regard sailean. Mundu osoko lehiaketetan saritua izan da, besteren artean Keralan (India), Carthagen (Tunez) edo Valladoliden, non Zuzendari Berri Onenaren eta Argazki Onenaren sariak lortu zituen.

Kairo, 2013ko uda. Bi urte dira Egiptoko iraultza hasi zenetik. Morsi presidente islamista kargugabetu eta berehala, hainbat eta hainbat manifestari, sinesmen politiko eta erlijioso sendoekin, atxilotu egin zituzten nahasmendu bortitzen artean. Poliziaren furgoi berean amaitu zuten. Gai izango ote dira euren desberdintasunak gainditu eta osorik irteteko?

Hala, Clashekin jarraituko dio zinemaldiak arabiar udaberrien arrastoari. Gainera, urtero bezala, beste gai batzuri ere helduko die, korrupzioaren aurkako borrokari (Glory) edo zentsurari artean (Afterimage), besteak beste; lan mundura eta laneko harremanetara hurbilduko da (La mano invisible) eta omenaldi egingo die milaka emakume gipuzkoarri, Gerra Zibilean euren etxeak abandonatu beharrean izan zirenei (Ama, nora goaz?); eta Kubara, Mexikora, Guatemalara edo Indiara joango da bidaian istorioak biltzera.

19:00etako proiekzioen ondoren izango diren solasaldietan hainbat gai aztertuko dira sakonean, euren esperientziak publikoarekin partekatuko dituzten gonbidatuen laguntzarekin.

Film luzeen aurrerapena

Urtero bezala, erakusketa desberdinak antolatuko dira Zinemaldiaren barruan, eta haietako asko martxoaren erdialdetik egongo dira zabalik: Emeek emana, Mauro Saravia eta Intxorta 1937 Kultur Elkartea (Aiete K. E.), Kolonbia, bake iheskorra, Amnesty International (Udal Liburutegi Nagusia), Giza eskubideen aldeko tira Fernando Buesa Fundazioa (Aiete K. E.), Artea eta giza eskubideak, haur eta gazteen XIII. ekitaldia. Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Saila, (Victoria Eugenia Antzokia) eta Cuban Muslims, Tropical Faith (Joan Alvado) (FNAC).Jarraian, martxoaren 31etik apirilaren 7ra egingo den Giza Eskubideen 15. Zinemaldian proiektatuko diren film luze batzuei buruzko informazioa.

2017/02/24-an argitaratua