Arte Ederrak eraikineko kupularen proiektua eguneratu dute, aurrera eraman ahal izateko

Hirigintzako zinegotzi Enrique Ramosek iragarri duenez, Arte Ederrak eraikineko kupula berreraikitzeko proiektua onartuko du Gobernu Batzarrak, 213.401,26 euroko lizitazio aurrekontu baten arabera (gehi BEZ)

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Nabarmen handitu da aurrekontua, ez baitzuen barruan hartzen Arte Ederrak hasierako diseinuan zituen lau gargolak ere berrezartzearena, horrek 150.000 euro jotzen bazituen. Berreraikuntza lehiaketa bidez esleitzekoa da.

Hirigintzako zinegotzi Enrique Ramosek gogorarazi duenez, 2016ko ekainaren 11n hartutako ebazpen bat bitarteko zela, besteren ordez jardun eta Donostiako Urbieta kaleko 61.ean den Arte Ederrak eraikineko kupula berriz eraikitzeko lanak egitea erabaki zuten, Sociedad Anónima Deportes y Espectáculosen (SADE) kontura egitea. Hartarako, Alfonso Encio Múgica arkitektoak (Amajic Arquitectos SLP) idatzitako proiektua onartu zuten une horretan, obrak egiteko aurrekontua 198.654,05 euro izango zela jota, BEZarena sartu gabe.

Obra iragarri gabe negoziatuta hartzeko egin beharreko izapideak egin eta gero, deituriko lehiaketa hutsik jotzea erabaki zuen Enrique Ramos zinegotziak 2016ko urriaren 16an, ebazpen bidez; izan ere, bi eskaintza izan ziren: Teusarena eta Gurtekena. Baina, Teusa Técnicas de Restauración SArenak (458.479 euro, gehi beste 41.717,35 euro, BEZarena) gainditu egiten zuen, askogatik, lehiaketarako jarritako gehienezko aurrekontua, eta Gurtek Rehabilitaciones SLPk uko egin zion, eskainitako prezioan ez zegoelako obra egiterik.



Gauzak hala, Hirigintzako zinegotzi Enrique Ramosek azaldu duenaren arabera, proiektua berriro aztertu behar izan dute, zenbait kontu sailetako prezioak eguneratzeko, adibidez, Arte Ederrak eraikinak hasierako diseinuan zituen maskaroiak ezartzekoa, nahiz eta egun denok ezagutzen duten irudi eraldatuan agertu ez.
Alfonso Encio Múgica arkitektoak berak idatzi du Arte Ederrak eraikineko kupula berreraikitzeko beste proiektu hau, zeinaren aldeko txostena irizpena eman zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak 2017ko apirilaren 6an.

Hirigintzako zinegotzi Enrique Ramosek azaldu duenez, prozedura irekiz esleitzeko baldintza berezien orriak ere onartuko ditu Donostiako Udalak, eta 258.215,52 euro (BEZa sartuta) eskatuko dizkio SADE enpresari, behin-behineko kitapen eta behin betiko kitapenaren erreserba modura.

2017/04/21-an argitaratua