Abian jarri dira Zorroagako bidegorriaren obrak

Mugikortasun sailak 8 lan martxan jarriko ditu hiriko hainbat lekutan: Askatasunaren Hiribidea, Getaria eta Txurruka; Estazioko taxi geltokia; Manterola kalea; ...

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak hiriko hainbat lekutan 8 lan martxan jarriko ditu. Obra hauek Zorroagako bidegorriaren lanekin hasi dira eta uda eta udazkenaren artean amaituak egotea espero da.

Mugikortasuneko eta Garraioko zinegotzi Pilar Arana pozik azaldu da hobekuntza lan hauei hasiera emango zaielako eta azpimarratu du “obra hauek hiriko mugikortasunean aurrerapauso handia suposatuko dutelako”.

Zorroagako bidegorria

Udalak Zorroagako bidegorria egiten hasi da. 124.237,84 euroko aurrekontua dauka eta 6 astetan egiteko epea izango du.

Bidegorri honek bi zati izango ditu. Lehenengoa pasako da Anoetako estadioa eta Toribio Alzaga eta Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarraren kaleetara sarbidea ematen duen errotondaren artean dagoen espaloiaren ondoko parterretik. Bigarrena, errotondatik egun dagoen bidegorrira arte lotzen duen zatia izango da. Errepidetik joango da, ondo berezitua eta separatua. Honetarako Loiolaruntz doan eskuineko erraila kenduko da. Egun egina dagoen bidegorriarekin bat egiten duenean, berriro espaloiak bi errail izango ditu.

Askatasunaren Hiribidea, Getaria eta Txurruka

Mugikortasun Sailak Getaria eta Txurruka kaleen arteko lotura, Askatasunaren Hiribidearen bidez, burutuko du. Honen helburu da oinezkoen pasabidea hobetzea. Hori egin ahal izateko bi kaleen arteko zola luzatuko da oinezkoentzako guneei jarraipena emanez.

Zarautz kaleko biraketa Bentaberriko plazarantz

Gaur goizetik Antiguako Zarautz kaletik bira egin daiteke Bentaberriko plazarantz. Aldaketa honek erantzuten du, auzokideek Mugikortasuneko eta Garraioko zinegotzi Pilar Aranari Matia kalea oinezkoentzat egiteko bileran adierazitako eskaerari.

Epe motzean, Sailak hobekuntza lanak egingo ditu biraketa errazagoa egiteko asmoz.

30 guneak Amaran

Hurrengo asteetan Udalak 30 gune bihurtuko ditu Amarako kale hauek: Javier Barkaiztegi, Katalina Erauso, Amezketa eta Podavines. Eraldaketa hau auzoetako trafikoaren barealdi kanpainaren barruan kokatzen da. Bide batez, espaloi eta errepideetan egokitzapenak egingo dira oinezkoentzako eta bizikletentzako egokiak egin ahal izateko.


Estazioko taxi geltokia

Mugikortasun Sailak Norte-ko estazioko taxi geltokia zabalduko du, taxi gidariak eskatu zuten bezala. Hau egin ahal izateko errepideko bi errailak estutuko dira eta ingurunea aldaketa hauetara egokituko da.


Errotaburuko segurtasunaren hobekuntza

Udalak bizilagunekin batera konponbide bat aurkitu dio Errotaburuko oinezkoen pasabideen segurtasuna bermatzeko. Horretarako, Ogasunaren dorreen ondoan dagoen autobus geltokia eta motoen aparkalekua aldatuko ditu. Horretaz gain, semaforoak jarriko ditu oinezkoen segurtasuna hobetzeko asmoz.


Manterola kalea

San Bartolome kalean dauden moto aparkalekuak Manterola kalera aldatuko ditu Udalak. Bestalde, sarreran dagoen pibotea kendu eta San Bartolome kalearen eskuineko izkinan jarriko da. Honi esker, bi kaleen arteko izkinan dagoen hotelari sarrera erraztuko zaio.


Segurtasuna Sanserreka pasealekuan

Sanserrekako pasealekuko segurtasuna hobetuko du Udalak, hain zuzen ere, bihurgunearen oinezkoen pasabidearen parean. Helburua begi-bistakoa izatea da. Gune honetan kotxeen abiadura handia dela eta, radar mugikorra martxan dago. Hobekuntza hau, oinezkoen pasabidea iritsi aurretik dagoen fatxadaren birgaitze lanak amaitzen direnean hasiko da

2017/05/24-an argitaratua