Egia: Karmengo Ama eta Ametzagaņako saneamendu sare orokorraren eraldatzea

Apirilaren 3an burutu zen bileraren eduki eta dokumentu informatiboak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Karmengo Ama eta Ametzagaņa kaleetako saneamendu sare orokorraren egoera txarra dela eta, Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritzak sarea eraldatzeko obra garrantzitsu bat egitea aurreikusten du.






Obraren plangintzari buruz informatzeko merkatari eta auzotarrentzako bi bilera ireki antolatu ziren apirilaren 3an

Bileretan eraldatze lanen beharraz, obraren fase ezberdinetaz eta obrak irauten duen bitartean aurreikusi diren neurrietaz hitz egin zuten udal arduradun politiko eta teknikoek.

Maria Reina Eliza eta Iruresoro Plazaren arteko estolderia eta drainatze sistema eraberrituko dira, eta honek Egia auzoko eremu zabalago bati eragingo dio, Karmengo Andre Maria eta Ametzagaņa kaleen arteko eremuari hain zuzen.



Lanak 2017ko Maiatzean hasi eta 2018ko Martxoan amaituko direla aurreikusten da.
FASES DE LA OBRA


DATA
EREMUA
2017ko Maiatza. A Zatia.
    Iruresoro
2017ko Ekaina/Uztaila. B Zatia.
    Ametzagaņa 23tik 45era
2017ko Abuztua. C Zatia.
    Ametzagaņa
2017ko Iraila. D Zatia.
    Iruresoro
2017ko Urria/Azaroa. E Zatia.
    Karmengo Andre Maria 23tik 45era
2017ko Abendua. F Zatia.
    Karmengo Andre Mariatik Ametzagaņarako sarbidea
2017ko Urtarrila/Otsaila. G Zatia.
    Karmengo Andre Maria 45etik 65era
2018ko Martxoa/Apirila. H Zatia.
    Karmengo Andre Maria 65etik 71ra

ERAGOZPEN NAGUSIAK ETA KONPONBIDEAK
GAIA
EGOERA OBRAK IRAUTEN DUEN BITARTEAN
OINEZKOEN MUGIKORTASUNA
    Ordezko ibilbideak ezarriko dira
IBILGAILUEN TRAFIKOA
    Ez da aldaketarik egongo
GARRAIO PUBLIKOA
    Ez dira aldaketak egongo, obrako zatiren batean salbu
ZAMALANETARAKO GUNEAK
    Gune-aldaketak, obraren aurrerapenen arabera
APARKALEKUAK
    Aparkatzeko gune berriak prestatuko dira
PARKINGak ETA PASABIDEAK
    Ez da aldaketarik egongo
ZABORRAK
    Gune-aldaketak obraren aurrerapenen arabera
BESTELAKO ZERBITZUAK
    Ez dira aldaketak egongo (matxurak salbu)

Bileretan eskaini zen informazio osoa PDF formatuan dago eskuragarri.

1. Obraren beharra eta eremuaren planoa
2. Lanen kronograma, fase bakoitzeko data eta planoak
3. Eraginak eta proposatutako alternatibak

BILERAN PARTE HARTU ZUTEN MERKATARIEN ESKAERA ETA EKARPENAK

Goizean merkatariekin antolatu zen bileran, 45 pertsonek hartu zuten parte. Hauek izan ziren bertaratutakoek egindako ekarpenak:
  • Obrak eragingo dien guztiei informazio eguneratua eskaintzea: interneten bidez eta baita informazio zuzena eskainiz:gutunak, kartelak, seinalitika...
  • Banatzaileei informazioa ematea
  • Merkatariei txartelak banatzea: nola eskatu ditzaketen jakinaraztea
  • Eroskin abenduan zehar karega eta deskarga: Eroskirekin adostuko da
  • Jareņoren eraispena

BILERAN PARTE HARTU ZUTEN AUZOTARREN ESKAERA ETA EKARPENAK

Arratsaldean auzotarrekin ospatu zen bileran, 30 pertsonek hartu zuten parte. Hauek izan ziren bertaratutakoek egindako ekarpenak:
  • Porrontxoekin zer gertatuko den jakin nahi dute: astye horretan ez direla lanik egingo zihurtatu da.
  • Brea edo Galipota botatzen denean auzotarrei jakinaraztea leihoak itxi ahal izateko.
  • Obrak eragingo dien guztiei informazio eguneratua eskaintzea: interneten bidez eta baita informazio zuzena eskainiz:gutunak, kartelak, seinalitika...
  • Etxeek izan ditzaketen kalteen aurrean asegurua.
  • Eragindako pertsonei txartelak nola banatuko zaizkien jakin nahi dute: nola eskatu daitzeken jakin nahi dute.


OBREKIN HARREMANA DUTEN GALDERAK ETA PROSAMENAK
  • Enpresa Esleipenduna: Aquambiente
  • Prposamen eta kexen buzoia: Ametzagaina 21 portalaren ondoko bulegoan.
  • E-maila: saneamientoegia@gmail.com

2017/04/12-an argitaratua