Donostia.eus - [Berria] Artistak bilatzeko 2017ko Izarrak Plazara ekimenean izen emateko epea ireki da

Logo Ayuntamiento

Artistak bilatzeko 2017ko Izarrak Plazara ekimenean izen emateko epea ireki da

Epea: 2017-03-17



5 eta 17 urte bitarte badituzu eta musika tresnaren bat jotzea, kantatzea, dantzatzea, antzerkia egitea, txisteak kontatzea, bertsoak kantatzea, magia egitea, zirku ikuskizunak eskaintzea... gogoko baduzu, Izarrak Plazara ekimena da zure aukera.

Izarrak Plazara ekimenak bi kategoria izango ditu, adinaren arabera: 5-11 urte eta 12-17 urte. 12 eta 17 urte arteko gaztetxoek webguneko hemengo inprimakia beteta eman ahal izango dute izena, eta 5 eta 11 urte bitartekoek Donostiako Udal Haurtxokoetara joanda. Ekimenaren xehetasunak ezagutzeko hemen dituzue ekimenaren oinarriak. Gaztelekuetan, informazioa eta laguntza eskeiniko dira izena emateko.

Azkenik, gogoratu parte hartu nahi duten guztiek gurasoen edo tutorearen baimen inprimakia bete behar dutela. 5-11 urte artekoek Haurtxokoetan dute inprimakia eta 12-17 urtekoek hemen. Baimena casting egunean eraman beharko da, sinatuta.

2017/02/16-an argitaratua