Udalak eta CIC nanoGUNEk hitzarmena sinatu dute oinarri teknologikoko enpresak bultzatzeko

NanoGUNE udalerrian ikerketa-arloan jarduera handia egiten ari da Donostia oro har nanozientzian ikerketaren abangoardian kokatuaz

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Bi erakundeek konpromisoa hartu dute tokiko enpresei nanoGUNEk sortutako ezagutza helarazteko nahiz, programa espezifikoaren bitartez, ekimen ekintzaileak babesteko nanoteknologiaren arloan.

Hitzarmenaren bidez, nanoGUNE Connecting Talent estrategiaren esparruan lan egingo duten erakundeen sarera sartuko da. Estrategia horrek ibilbideak sortzen ditu gazte kualifikatuentzat lan-aukerak garatzeko, tokiko talentuarentzat lehen lan-aukerak sortuaz, edota ikerketa-alor horretan prestakuntza altua duten eta atzerrian lanean ari diren donostiarrak erakarriaz.

Horrez gain, nanoGUNEk bat egin du Bono Teknologikoen programarekin, eta programa horren bitartez enpresek eta ekintzaileek ikerketa-zentro horretan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoa eskura dezakete.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Ernesto Gascok ondorengoa adierazi nahi izan zuen: "gure Zinegotzigoak berrikuntzaren eta ikerketaren aldeko apustua egiten du, gure hiriaren garapen sozio-ekonomikorako funtsezko elementuak izanik. Donostian, nazioarte-mailan puntakoak eta lehiakorrak diren enpresak eta ikerketa-zentroak ditugu, eta horiekin itunak egin nahi ditugu, helburuak lortzen laguntzeko nahiz gure hiriaren baldintzak hobetzen laguntzeko, talentua erakartzeko eta garatzeko gune eta jarduera oso berritzaileak garatzeko leku bezala. NanoGUNE erreferentea da teknologia eta eremu zientifiko emergenteen artean eta potentzial handia du. Beraz, horrekin lortutako akordioa oso garrantzitsua da erakundeak duen garrantziarengatik eta diziplinarengatik edota hiriarekin konpromisoa hartutako zentro teknologikoen zerrendarekin bat egiteagatik. Zentro horiek era honetako hitzarmenen eta programen bitartez batu dira, eta hartutako norabidea zuzena dela eta erakundeei ez ezik, hiriari berari ere balioa ematen diola berresten dute".

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, hiri-estrategia bat proposatzen du, Donostia eraldatzeko eta finkatzeko berrikuntzaren eta ezagutzaren gune bezala; estrategia horretan, talentua garatzea, erakartzea eta talentuari eustea sustatzen da, hirian kokatutako ikerketa-zentroetan sortutako ezagutza eraldatzearekin batera.

2017/06/12-an argitaratua