'Zokora kajetilak eta atera zapatilak!' martxa osasungarriaren aurkeztu dute

"Tabakorik gabeko nazioarteko eguna" ospatuko du OMS erakundeak maiatzaren 31n eta helburua da, tabakismoak osasunari sortzen dizkion arriskuak agerian jartzea eta kontsumoa gutxitzeko politika eraginkorrak sustatzea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Hori dela-eta, gaur goizean, Donostiako Udalean Kerik gabeko Astea aurkeztu da. Bertan, gizartea sentsibilizatzeko hainbat ekintza programatu dira, hain zuzen ere, tabakoa kontsumitzeak duen arriskuaz eta bizi-osasungarri ohiturak izateaz sentsibilizatzeko.

Bertan, parte hartu dute: Elena Albisua Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordeak; Ana Bustinduy OSI Donostialdeako Integrazio Zuzendariak; Arantxa Mendiguren Osatzen Medikuntza eta Familiaren Euskal Elkartearen kideak; eta Martin Ibabe Donostiako Udaleko Kirol, Gazteria, Hiritar Segurtasuna eta Babes Zibileko zinegotziak.

Erakundeek, bai Udalak, bai Osasun Sailak - Osasun Publikoko zuzendaritzaren bidez -, bai Osakidetzak - OSI Donostialdearen bidez - urteak eman dituzte hiritarrak sentsibilizatzeko ekintzak egiten. Eta Tabakorik gabeko nazioarte egunaren harira, bizi ohitura osasungarriak izatearen garrantziaren aldeko apustua egin dute.

Aurten, Kerik gabeko Astearen goiburua honakoa da: “zokora kajetilak eta atera zapatilak!/menos cajetilla y mas zapatilla”. Eta, hori kontuan hartuta, Udalak, OSI Donostialdeak eta Osasun Publikoko zuzendaritza ordeak, Osatzen-en eta AECC-ren laguntzarekin, irudikatu nahi izan dute jarduera fisikoaren eta tabakoa erretzeari uztearen arteko lotura. Eta, horretarako, martxa osasungarria antolatu dute ekainaren 4an, igandean, Haizearen Orrazitik Tabakaleraraino.

Osakidetzak, Osasun Publikoak eta Udalak lanean dihardute hainbat esparrutan tabakoa erretzeari ekiditeko. Hala, Osakidetzak aholkuak eta norbanako ohitura kentzeak eskaintzen ditu osasun zentroetan; Osasun Publikoak, ikastetxe eta beste hainbat kolektiborekin egiten du lan; eta Udalak bere programan garatzen ditu, betiere, osasun erakundeekin elkarlanean, hiritarren ohiturak hobetzeko asmoz, eta ohitura osasuntsuak izatearen garrantziari buruz sentsibilizatuz.

Erakunde guztiek hiritarrei dei egin diete martxan parte-hartzera eta gaiari buruzko kontzientziazioa zabaltzera.

2017/05/29-an argitaratua