Donostia.eus - [Berria] Donostiak Banka Etikarako bidean beste urrats bat eman du

Logo Ayuntamiento

Donostiak Banka Etikarako bidean beste urrats bat eman du

9,5 milioiko mailegu bat kontratatu du Donostiako Udalak Fiare bankuarekin

Duela astebete, lehiaketa publiko bat ebatzi zuen Donostiako Udalak, non Fiare Banca Etica bankuak 9,5 milioi euroko parte izango duen.

2010. urtean hasi ginen Donostiarekin harremanetan, kontu korronte bat zabaldu eta garapenerako lankidetzako funtsa kudeatzearekin

Interesgarri da aztertzea udal honen bilakaera, hiru indar politikok erabaki dutelako bankugintza etikoarekin lan egitea, eta Donostiak beti finantza etikoen aldeko hastapenen alde apustu sendoa egin duela erakusten du horrek.

Aukera bat dira horrelako akordioak Fiare Banca Etica erakundearekin administrazio publikoekin batera lankidetzan aritu eta, hala, erkidegoentzako gizarte eta ingurumen eragin positiboak dituzten politikak jorratzeko.

2017/01/02-an argitaratua