Donostia.eus - [Berria] Udal diru laguntzen eskaera eta zuriketari buruzko informazio saioa

Logo Ayuntamiento

Udal diru laguntzen eskaera eta zuriketari buruzko informazio saioa

Urtarrilaren 24en euskaraz eta urtarrilak 26ean gazteleraz. Izen emateko epea urtarrilak 18 bitarte.

Donostiako Udalak diru laguntzen deialdi bakarra argitaratzen du urtero. Deialdiaren barne diru laguntza lerro hauek daude: Berdintasuna, Gizarte Ekintza, Gazteria, Giza Eskubideak, Lankidetza, Herri Partaidetza, DonostiaKultura, Euskara, Ingurumena, eta Kultur Aniztasuna. 2017 urteari dagokion deialdia urtearen hasiera inguruan argitatuko da.

Udalak badaki deialdi honek elkarteentzat garrantzia handia duela; prozesu horri aurre egitea elkarteentzat batzuetan konplexu gerta daitekeela kontuan hartuta, aurten berriro ere diru laguntzen kudeaketarako ikastaroa antolatu da. Ikastaroak 3 modulu ditu eta gai hauek landuko dira: elkarteen betebeharrak, deialdiaren oinarriak, eskaera eta zuriketa, proiektuak egituratzeko modua… eta, oro har, elkarteek izan ditzaketen zalantzak argituko dira.

Ikastaroaren beste urtetako edizioetan eskainitako 60 plazak aise bete ziren, eta saioak oso dinamikoak izan ziren elkarteek egindako galdera eta ekarpenei esker.



Ikastaroa 3 modulutan zatitu da, elkarte bakoitzak interesekoak dituen saioak aukeratu ahal izateko.

Azaroan burutu zen Lehen modulua, Elkarteen lege eta zerga arloko betebeharrei buruzkoa.

Aste honetan beste bi moduluri buruzko saioak egin dira:

  • “Proiektuak kudeatzeko oinarri orokorrak”
  • "Udal diru laguntza lerro bakoitzari buruzko argibideak"

Ikastaro hauen material guztiak Partaidetza Zerbitzuko Webgunean ikusgai

AZKEN MODULUA: UDAL DIRU LAGUNTZEN ESKAERA ETA ZURIKETARI BURUZKO SAIOA

Ez da beharrezkoa aurretik beste moduluak egin izana 3. egiteko.

EUSKARAZ, urtarrilak 24, asteartea: 18:30etan Intxaurrondoko Kultur Etxean
GAZTELERAZ, urtarrilak 26, osteguna, 18:30etatik aurrera Intxaurrondoko Kultur Etxean

Izena emateko azken eguna : urtarrilak 18 asteazken Udal Bulego Birtualean

INFORMAZIO GEHIAGO
Herri Partaidetza Zerbitzua
Ijentea, 6
943 481358 (9:00etatik 14:00etara)
udala_partaidetza@donostia.eus

 

2017/01/09-an argitaratua