'Baietz 20 ordu euskaraz Intxaurrondon' auzoan euskararen erabilera aktibatzeko

Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean izango da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean “ Baietz 20 ordu euskaraz” egitasmoa aurrera eramango da Intxaurrondon auzoko hainbat eragileren ekimenez. Auzotarren artean euskararen erabilera aktibatu eta hizkuntza berdintasuna sustatzeko asmoz antolatuko dute egitasmoa auzoan.

Intxaurrondon euskararen egoera eraldatzeko baldintzak sortu nahi dira 2017an eta horretarako bi fase aurreikusi dira: lehen aldian, martxoaren 31n eta apirilaren 1ean, “Baietz 20 ordu euskaraz” ekimena antolatuko da eta bigarren aldian, azaroaren 13tik abenduaren 3ra, “Baietz 20 egun euskaraz”.

Lehen faseko helburua: udazkeneko ekimena ezagutzera ematea eta auzoa girotzea </h4>

Intxaurrondoko herritar askok euskaraz bizitzeko eta euskara ahalik eta gehienetan erabili ahal izateko duten nahia adierazteko antolatuko da 20 orduko maratoia auzoan. Festak Bernart Etxepare plazan izango du gune nagusia, han karpa bat jarriko baita eta ekintza gehienak bertan garatuko dira.




Intxaurrondoko eragile gehienek parte hartuko dute maratoi honetan eta era guztietako ekintzak antolatuko dira: antzezlanak, literatura, musika eta dantza emanaldiak, euskara praktikatzeko egitasmoak, pailazoak, ikastaroak, erromeriak, kalejirak, kirol ekitaldiak, Donostiako suhiltzaileen erakustaldia eta abar luzea.

Mikel Urdangarin Plazara Goaz euskara batzordeko kidearen esanetan “Auzotar guztiak handik igarotzea nahi genuke. Auzoko eragile gehienek parte hartu dute ekimenaren antolaketan modu batean edo bestean, eta saiatu gara auzotar guztientzat erakargarriak izan daitezkeen ekinbideak antolatzen. Jarduera guztiek, gainera, ardatz bat dute oinarri: umorea eta bizipoza, disfrutatzea nahi dugu eta”.

Era berean, azaroan antolatuko den “Baietz 20 egun euskaraz” ekimenaren berri eman nahi da bi egun hauetan.

EGITARAUA



Martxoak 31 Bernart Etxepare plazan

08:30Karparen apainketa
11:00Ekimenaren hasiera
11:05Korrika txikia
12:001.ordua. Korrika eta euskararen txantxangorriaren kanten dantzak
12:30Gaztetxoen Korrika (Lauaizetatik abiatuta)
13:002. ordua
13:05Gazteen erromeria
14:003.ordua
14:05Bazkari autogestionatua: bakoitzak etxetik ekarritako janaria plazan bazkaldu
15:004. ordua
15:05Antzerkia, bertsoak eta dantza LHko ikasleekin
16:005. ordua
16:15Argazki-proiekzioa, nola pasatzen den denbora!
17:006.ordua
17:05Tailerrak eta jolasak Haurtxoko ta Gaztelekuaren eskutik
17:10Kantu-Jaia: Manolo Urbietari omenaldia
17:40 Loreak taldea, kontaketa musikatua
18:007.ordua
18:05Suhiltzaileen erakustaldia
18:20Argazkia jendetsua eta txokolatada
18:30Mintzodromoa + auzoko
19:008. ordua
19:30Aldeta Taldea
20:009.ordua
20:05Kaña2kaña trikitilariak auzoan zehar
20:15Dantza plaza dinamizatua
21:0010. ordua
21:05Egunari agur! Bihar arte aio. Bihar arte aio!


Apirilak 1 Bernart Etxepare plazan

11:00Egunaren hasiera eta aurkezpena
11:05Diana dultzaineroekin
11:10Zunba. Esnatu gorputzak!
12:0011.ordua
12:00Hartu mapa eta boltsa berdea eta egin erosketak auzoan
12:00Uliako mintegietan parkeko zuhaitzekin jolasten. Ezetz 10 asmatu! ( Mintegietan)
12:00EUSKARA AUZOKO HISTORIANeta Joxean Coyaren bideoa
12:30DOTAKE txaranga eta INTXAURRONDO KANTUZ
13:0012.ordua
13:05Ekitaldi nagusia
14:0013.ordua
14:05Goazen txarangaren atzetik auzoan zehar!
14:30Bazkaltzera! Zaporeak-ek egindako bazkari goxoa ( erosi txartela lehenbailehen)
15:0014.ordua
16:0015.ordua
16:05Karaoke herrikoia
17:0016.ordua
17:05Gazteen antzerkia
17:30Herri kirol herrikoiak: Probatu lokotx biltzera, sokatira, txingak...
18:0017.ordua
18:30Urban13ren performancea
19:0018.ordua
19:05Zirko tailerrak: malabareak, kariokak, hankapaloak...
19:30Intxaurtze kantariak otxotea
20:0019.ordua
20:05Kimikari eta Parásitos XXL eta DJ Josu
21:0020.ordua
21:00AMAIERAKO EKITALDIA

2017/03/28-an argitaratua