Donostia.eus - [Berria] XXIX. Gazteeen Antzerki Topaketan parte hartzeko deialdia (14-30 urte)

Logo Ayuntamiento

XXIX. Gazteeen Antzerki Topaketan parte hartzeko deialdia (14-30 urte)

Izena emateko epea: 2017ko martxoak 8

XXIX. GAZTEEN ANTZERKI TOPAKETA 2017

XXIX. Gazteeen Antzerki Topaketan parte hartzeko deialdia (14-30 urte)




Donostiako Udalak, Gazteria Sailaren bitartez eta Donostia Kulturaren laguntzarekin, XXIX. Gazteen Antzerki
Topaketa antolatu du maiatza eta ekaina bitarterako.

Helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, bai interpretazio edo era sortzaile moduan
(eszenatokien gainean edo atzean), bai ikusle moduan, honela kultur ekintzetara joateko ohitura eta
gozamena bultzatuz.

Bestalde, Topaketak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu beraien sormen prozesuan aurrerapenak
egiteko, eta baita euren kultur ekoizpenaren hedapena bultzatzeko ere.

Deialdian parte hartu ahal izateko, taldeek oinarrien ondorengo baldintzak bete beharko dituzte.
- Talde ez-profesionala izatea.
- Partaideen adina 14 urtetik 30 urtera artekoa izatea.

XXIX. Gazteen Antzerki Topaketan parte hartu nahi duten taldeek eskaera inprimakia bete beharko dute
antzezlanaren argazki adierazgarri bat atxikiz eta 2017ko martxoaren 8a baino lehen ondorengo helbidera
edota gazteria@donostia .eus posta elektronikora bidali beharko dute.

Gazteen Antzerki Topaketa
Gazteria Saila
Mari kalea 1,1.solairua 2003 Donostia
Tel.: 943481909

Parte hartzeko oinarriak, izena emateko inprimakiak eta bestelako informazio gehigarria Gazteen Antzerki
Topaketako webgunean egon dira eskuragarri: www.donostia.eus/antzerkitopaketa

2017/02/16-an argitaratua