Breadcrumb

Aurrekontua onartuta azala

2024ko udal aurrekontua onartu da

Cuadro que resume la política de gasto del 2024Donostiako Udalak 2024ko aurrekontua onartu du. 484,7 milioi euroko aurrekontua kudeatuko du, hau da, iazkoa baino %4,7 handiagoa.

2024ko aurrekontua, beste behin bere, diseinatuta dago behar gehien dutenei udal administrazioaren aldetik erantzun egokiena eta baliabide gehiago jasotzeko.

Eta horren adibide da, Gizarte Ekintza departamentuaren aurrekontu-sailek izan duten %8,5eko igoera.

Udal gobernuak inbertsioari garrantzi handia eman dio, eta 67,3 milioi euro bideratu ditu auzo ezberdinetan hainbat jarduketa garatzeko, eta horien artean hiritarrek proposatutako eta bozkatutako hainbat proiektu daudela gogoratu du.

2024ko Aurrekontuaren azala

2024ko aurrekontu proiektua

Donostiako Udal gobernuak 2024.urterako aurrekontu-proiektuaren zirriborroa aurkeztu du. Aurrekontua %4,68 handituko da eta 483.617.126 eurokoa izango da.

Aurrekontuak hiru lehentasun ditu:

  • donostiarren bizi kalitatea hobetzea auzoak hobetzeko hainbat jarduketei esker;
  • behar gehien duten pertsonei laguntzea;
  • eta hiriko ingurumena eta iraunkortasuna hobetzea.

Dokumentuak