Donostia.eus - Donostiako hondartzak

Logo Ayuntamiento

Hondartzaren garbiketa ::

Hondartzak urte osoan garbitzen dira, baina momentu desberdinak bereizi behar dira, egin beharreko lan motaren edo lanaren intentsitatearen arabera:

  • Udaldia:
    • ekainaren 1etik 15a arte eta irailaren 15etik 30a arte, erdi mailako intentsitatea.
    • ekainaren 15etik irailaren 15a arte, intentsitate handia eta baliabide asko, gero ikusiko dugun moduan.
  • Uda aurretik eta uda ondoren:
    • maiatzaren 15etik 31 arte eta urriaren 1etik 15a arte.
    • Udarako prestakuntza lanak egiten dira, hala nola, harea berdintzea.
  • Urteko gainontzeko hilabeteetan:
    • Hondartzak egunero zaintzen dira. Bitarteko mekanikoak ere erabiltzen dira.
Udaldia
  • Udaldian egunero egiten diren lanak:
    • Harea garbitu eta eskuz areatzea
    • Sarbideak, arkupeak, e.a. garbitzea eta mangera pasatzea
    • Uztail-abuztuetan mareak ekarritako hondakinak kendu eta zakarrontziak aldatu
    • Harea bahetzea (gauez)
    • Limpieza y rastrillado de arena
  • Zakarrontziak kendu eta jartzea, egunean bi aldiz:
    • Kontxa: 130
    • Ondarreta: 160
    • Zurriola: 160
    • Irla: 60
Ezohizko jarduerak

Urteko sasoia edozein dela ere, neurri egokiak hartzen dira, ahalik eta azkarren, beharrezkoa den guztietan.

Ohikoena hondakinak jasotzea izaten da, euri-jasa handia edo ekaitza dagoenean asko biltzen baitira hondartzetan.