Donostia.eus - Donostiako hondartzak

Logo Ayuntamiento

Kontxa ::

Urumea ibaiak itsasoarekin bat egiten duen tokiaren mendebaldean dago, Kontxako badian. Urgull mendiak bereizten du ibaitik. Batez beste, 1.350 m luze da, 40 m zabal eta 54.000 m2-ko eremua hartzen du. Hareazko substratua du eta sakontasun gutxikoa da.

Itsasgorek maiz hartzen dute jendeak erabili ohi duen eremuaren zati handi bat. Hiriaren erdi-erdian dago kokatuta eta, horregatik, jende askok eta askok erabiltzen du.

Kontxa hondartzara oinez joateko ez dago inolako arazorik, eta haraino joaten diren herri garraiobideak eta inguruetan dauden lurpeko aparkalekuak ere onak dira.

Zerbitzuak
Plano de la playa de La Concha
  • Dutxak
  • Kirol gunea
  • Aparkalekua
  • Elbarrituentzako pasabideak 
  • Kabinak
Xehetasunak
  • Kanpoko dutxak eta edateko ura:
    • 26 dutxa
    • 13 iturri

Seinaleak-eta (Norabide kartelak, informazio panelak, seinaleztatze banderak...) : 47

  • Inguruko aparkalekuak:
    • Kontxa: 624
    • Bulebarra: 385
    • Artzain Ona: 378
Toldo, karpa eta eguzkitakoen alokairua
Kabinak
  • Ordutegia:
    • Ekaina-Iraila: 9:00etatik 20:00etara.
    • Uztaila-Abuztua: 9:00etatik 20:30etara.
    • Apirila-Maiatza-Urria: 10:00etatik 18:00etara.
    • Urteko gainontzeko hilabeteetan: 10:00etatik 17:00etara
  • Prezioak: http://www.donostia.eus/ordenanzas.nsf
  • Instalazioak:
    • Komunak: 24 (3 elbarrituentzat)
    • Pixatokiak: 7
    • Dutxak: 62 (ur beroa) + 1 elbarrituentzat
    • Armairuak: 648 (5 elbarrituentzat)
    • Dutxa toailen alokairua: Bai
    • Botikina: Bai
    • Beste komun publikoak: Aita Vinuesa eta Cervantes plazetan
Beste zerbitzuak
  • Salbamendu eta sorosmena
  • Bainuzaleentzako itsas plataformak (gabarrak)
  • Bainu ingurunetarako segurtasun balizak
  • Megafonia : 37 sirena, paseo osoan banatuak
  • Informazio guneak
  • Elbarrituentzako, lagundutako bainu zerbitzua (Uztailaren 1tik-Abuztuaren 31era)
  • Oinak garbitzekoa