Donostiako hondartzen argazkiak

Kontxa ::

Urumea ibaiak itsasoarekin bat egiten duen tokiaren mendebaldean dago, Kontxako badian. Urgull mendiak bereizten du ibaitik. Batez beste, 1.350 m luze da, 40 m zabal eta 54.000 m2-ko eremua hartzen du. Hareazko substratua du eta sakontasun gutxikoa da.

Itsasgorek maiz hartzen dute jendeak erabili ohi duen eremuaren zati handi bat. Hiriaren erdi-erdian dago kokatuta eta, horregatik, jende askok eta askok erabiltzen du.

|    Zerbitzuak

Kontxa hondartzako planoa
  • Dutxak
  • Kirol gunea
  • Aparkalekua
  • Sorosleak
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako sarbidea 
  • WC eta kabinak

|    Xehetasunak

  • Kanpoko dutxak
  • Ura edateko iturriak
  • Oinak garbitzeko iturriak
  • Hondartzetako aldagelak
    • Ordutegia:
      • Ekaina-Iraila: 9:00etatik 20:00etara.
      • Uztaila-Abuztua: 9:00etatik 20:30etara.
      • Apirila-Maiatza-Urria: 10:00etatik 18:00etara.
      • Urteko gainontzeko hilabeteetan: 10:00etatik 17:00etara
    • Tarifak
      • Dutxa: 1,60 €
      • Takila eta dutxa: 2,50 €
      • Eskumuturra hartzeko fidantza: 6,50 €
      • Toalla: 1,00 €
      • 10 erabileko bonua: 15 €
      • 20 erabileko bonua: 28 €
      • Uda denboraldirako bonua: 75,00 €
      • Aulkia: 1,00 €
      • Aulkia su artifizialak: 1,10 €
      • Eguneko toldoa: 13,10 €
  • Salbamendu eta sorospen zerbitzua ekainaren 01etik irailaren 30era bitartean izango da.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzat, lagundutako bainu zerbitzua ekainaren 15etik irailaren 15era goizeko 11:00etatik 19:30ak arte izango da. Hitzordua hartzeko ondorengo telefonora deitu beharko da: 662 387 008
  • Bainu ingurunetarako segurtasun balizak
  • Eguzkitakoen zerbitzua ekainaren 15etik irailaren 15era.
  • Megafonia
  • Informazio guneak
  • Inguruko aparkalekuak:
    • Kontxa: 624
    • Bulebarra: 385
    • Artzain Ona: 378