Uliako geoibilbidea

Deskargatu GPX formatuan

55 eta 45 milioi urte arteko denbora tartean pausatutako harri sedimentarioen metaketak osatua da Ulia mendiko zorupea. Haizeak, euriak eta olatuek eragindako higadurak itxuratu du egungo paisaia, eta edertasun handiko leizeak, hutsarteak eta geoformak sortu dira gainera. Uliako Geo-ibilbideak Monpasetik Zilarrezko Itsasargiraino zeharkatzen du eremu hori, eta bertan interes geologikoko guneak aurkituko dituzu, harri horien jatorriaren eta bilakaeraren inguruko informazioarekin.